Ibarrola Haundi baserria
Ibarrola Haundi Usurbilgo Kalezar auzoko hegoaldean dagoen baserria da, bizkar zabalaren goialdean.
Ibarrola Haundi baserria | |
---|---|
Eraikitako euskal ondasun nabarmena | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Usurbil |
Koordenatuak | 43°17′01″N 2°02′24″W / 43.2837°N 2.04006°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | XVI. mendea |
Ondarea | |
EJren ondarea | 60 |
2005eko urriaren 3an, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna.
Ezaugarriak
aldatuOinplano laukizuzena du, bi isurkiko zurezko estalkia, eta fatxada nagusiarekiko bizkar elkarzuta, hegoalderantz orientatua. Bi solairu eta ganbara ditu.
Fatxada nagusia harri-horma zarpeatuz eta kareztatuz eraikita dago. Hegoaldeko fatxada nagusi honek bistako otaesiak ditu. Ekialdeko fatxadan, sarrera moduan zubi dintelatua, hareharrizko harlanduz inguratua, eta ate horren antzeko ezaugarriak dituzten hiru leiho-bao aurkituko ditugu. Mendebaldeko fatxada motzagoa da lurra aldapan dagoelako. Bertatik zuzenean ganbarara sar gaitezke ate handi bat gurutzatuta. Alde honetan ere, dolare bezala erabilitako eranskin atxikia aurkituko dugu. Iparraldeko fatxada (atzealdea) ia itsua da eta zati bat zementuzko blokez berritua dago.
Baserriaren egitura pieza bakarreko hamaika zutabek, habeek, gapirioek eta, enara buztanekin eta aho-zirikekin mihiztatutako besoek osatzen dute. Egiturak, dolare zizelkatuak daude. Mendebaldeko fatxadara atxikitako eranskina monumentutik kanpo geratzen da.
Erreferentziak
aldatu- Edukiaren zati bat monumentu hau sailkatutako kultura-ondasun izendatzen duen lege testutik hartu da. Izan ere, testua jabari publikokoa da eta ez du jabetza intelektualik, Espainiako Jabetza Intelektualaren Legeko 13. artikuluan xedatu denez (Espainiako Aldizkari Ofiziala, 97. zenbakia, 1996-04-22).