Ian Kevin Curtis (Stretford, Lancashire, 1956ko uztailaren 15a - Macclesfield, Cheshire, 1980ko maiatzaren 18a) ingeles abeslari, abesti egile eta musikaria izan zen.

Ian Curtis
Ian-Curtis.jpg
Bizitza
Izen osoa Ian Kevin Curtis
Jaiotza Stretford (en) Itzuli1956ko uztailaren 15a
Herrialdea  Erresuma Batua
 Ingalaterra
Heriotza Macclesfield1980ko maiatzaren 18a (23 urte)
Hobiratze lekua Cheshire
Heriotza modua suizidioa: urkatzea
Hezkuntza
Heziketa The King's School In Macclesfield (en) Itzuli
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak abeslaria, musikagilea, musikaria, kantugilea, egile abeslaria, gitarra-jotzailea, kanta-idazlea eta poeta
Influentziak High-Rise (en) Itzuli
Genero artistikoa rock
gothic rock (en) Itzuli
dark wave (en) Itzuli
Ahots mota baritonoa
Musika instrumentua gitarra
giltzadia
melodika
ahotsa
Diskoetxea Factory Records (en) Itzuli

IMDB: nm0193350 Spotify: 6xSxIN1tpzv9jJEOVtw6ir Musicbrainz: 10ae1bf6-88b2-4fb4-8fbe-8227a49803d3 Discogs: 236149 Allmusic: mn0000073046 Find a Grave: 1831 Deezer: 4424845 Edit the value on Wikidata

Joy Division taldeko abeslari eta hitz-egilea izan zen. Taldearekin bi disko grabatu zituen: Unknown Pleasures, 1979an eta Closer, 1980an.

Txikitatik erakutsi zuen poesiarekiko zaletasuna, eta hainbat eskola-sari irabazi zituen. Filosofia eta literatura ere interesatu zitzaizkion. Drogen kontsumoa ere laster hasi zen, zaharrei bisita egiten zien bitartean lapurtzen baitzuen, jarduera sozialen parte gisa. Garai hartan Jim Morrison eta David Bowie ziren bere musikari gustukoenak. Ikasketak ez jarraitu ondoren, funtzionario lana aurkitu zuen.

1976an Bernard Summer, Peter Hook eta Terry Mason ezagutu zituen eta musika talde bat sortu zuten. 1977ko abuztuan Stephen Morris haiekin elkartu zen. 1955eko The House of Dolls eleberriaren Joy Division izena aukeratu zuten taldearentzat.

Taldean, baxu-baritono ahotsa, dantza egiteko modua eta abestien desolazio, huts eta alienazio irudiak izan zituen bereizgarri.

Curtisek epilepsia eta depresioa izan zituen, eta bere buruaz beste egin zuen Amerikan bira egin aurreko egunean. Bere heriotzak taldea desegitera eta New Order osatzera eraman zuen.

DiskografiaAldatu

Joy DivisionekinAldatu

Kanpo estekakAldatu