Dublingo Gaztelua (ingelesez Dublin Castle eta irlanderaz Caisleán Bhaile Átha Cliath). Irlandako Errepublikaren hiriburua den Dublin hirian kokatzen da. 1922. urterarte britainiar gobernuak Irlandan zuen egoitza nagusia izan zen.

Dublingo Gaztelua
Dublin Castle
Caisleán Bhaile Átha Cliath
Dublingo Gaztelua. Barnekaldeko Patioak. Ezkerretara Erregeordearen Egonlekuaren sarrera ofiziala. Irlandako Koroaren harribitxiak eskubiko eraikinetik lapurtuak izan ziren.
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Irlandako Errepublika
Province of Ireland Leinster
Desagertutako erakunde administratiboa Dublingo konderria
HiriaDublin
Koordenatuak53°20′35″N 6°16′03″W / 53.343109°N 6.267394°W / 53.343109; -6.267394
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1204
JabeaIrlandako Gobernua
Arkitektura
Webgune ofiziala

Historia aldatu

Gaur egun dakusagun gehiena XVIII mendekoa bada ere, gazteluaren historia 1204ean hasten da. Normandiarren 1169ko inbasioa gertatu berria zen eta Joanes Lur Gabeak Meiler Fitzhenry-ri agindu zion horma sendodun gaztelua eraiki zezala Dublinen, hiria babestu, justizia ezarri eta erregearen altxorra gordetzeko balio zezan. Lanak 1230an bukatu zituzten. Gazteluaren bi alde Poddle ibaiak mugatzen zituen eta beste bi aldeak hiriko harresien parte ziren.

Erdi Aroan gazteluaren barnean zeuden egurrezko eraikinak aldatuz joan ziren. Aipagarriena Gela Nagusia izan zen, harriz eta zurez egindakoa, Parlamentu, epaitegi eta Oturuntza gela izan zelarik. 1673ko suteak Gela suntsitu zuen. Gaur egun ez da hasierako eraikinik gelditzen dorre borobila ezik.

Irlandar Independentzia Gerran (1920-22), britainiarren gotorleku nagusia izan zen. 1922an Irlandako Estatu Askea sortzerakoan bere aurreko funtzioak galdu zituen. Urte gutxi batzutan epaitegia izan zen baina ondoren Estatu Zeremoniak baino ez ziren egin bertan. Gaur egun turismoarentzako eraikin erakargarria da eta hitzaldiak ere egiten dira bertan.

Gela aipagarriak aldatu

  • San Patrizioren Gela (Saint Patrick's Hall): Gela handiena da eta irlandako dekorazio garrantzitsuena dauka. Gela 1740an eraiki zen baina daukan dekorazioa 1790tik aurrerakoa da. Bereziki aipagarria da Vincenzo Valdre margolariaren sabaiko margo hirukoitza; lehenengo atalean Jurgi III.aren kororazioa ageri da, bigarrenean San Patrizio kristautasuna Irlandara ekartzen eta hirugarrenean Irlandar buruzagiak Henrike II.a Ingalaterrakoari men egiten.
  • Tronuaren Gela (Throne Room): Hau ere 1740an eraiki zen. Tronua bera 1821ean egin zen Jurgi IV.a Erresuma Batukoaren bisita zela eta.
  • Marrazketa Gela (State Drawing Room): 1830an eraiki zen baina 1941ean suak erre zuen. 60. hamarkadan berriztu zuten eta gaur egun atzerriko diplomatikoen harrera gela da.
  • Jangela (State Dinning Room): Gazteluko gelarik zaharrena da, aldaketa eta suteak sahiestu baititu.
  • Logelak (State Bedrooms)

Fimeak aldatu

Dublin gaztelua hainbat filmetan agertu da, besteak beste Barry Lyndon, Michael Collins, Becoming Jane eta The Medallion

Musika aldatu

Maiatzero Heineken Green Energy Festival izaten da. 1996an izan zuen lehen ekitaldia eta urtero 50.000 ikusle inguru izaten ditu. Irlandar musikariek jotzen dute bertan (Van Morrison, The Cranberries, Sinéad O'Connor, Snow Patrol, Kíla ...) bai eta atzerrikoek ere (Lou Reed, Iggy Pop, Alice Cooper, The Kooks, Morrissey, Beck, Supergrass, Manic Street Preachers...)

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu