Sedyefakara Amenemhat edo Amenemhat VII.a, Egiptoko XIII. dinastiako faraoi bat izan zen, K.a. 1731tik K.a. 1724 arte gobernatu zuena Detlef Frankeren arabera.

Amenemhat VII.a

Faraoi

Bizitza
JaiotzaK.a. XVIII. mendea
Heriotzaezezaguna ( urte)
LeinuaEgiptoko XIII. dinastia
Jarduerak
Jarduerakmonarka

Bere izena, Sedyef...kara bezala agertzen da Turineko Errege Kanonaren VI,18 erregistroan, dinastia honetan, hamalaugarren tokia ematen diona.

Bere garaiko testigutzak aldatu

Bere garaiko idazkunak dituzten zenbait objektu aurkitu dira.

Kim Ryholtek, beste ebidentziarik gabe, 6 eta 7 urte arteko erregealdi bat eman zion.

Ryholten arabera, bere Sa-Ra izeneko Kay hitzak, errege leinukoa ez zela adieraz lezake, Kayren semea bezala irakur baitaiteke. Hipotesi honek dioena egia balitz, bere tronuratzea, posible izango zen bere aurreko erregea izan zen Hor I.aren alaba Nubheteptirekin ezkondu ondoren, izen hori duen erregerik ez baitago.


Aurrekoa
Hor I.a
Egiptoko faraoia
Egiptoko XIII. dinastia
Ondorengoa
Sebekhotep II.a