Esapidea, gramatikan, berezko zentzua daukan banako lexiko gisa funtzionatzen duen bi edo hitz gehiagoko talde egonkorra da, euren osagaien zentzuen bateratzetik ez datorrena. Hainbat mota dago, euren funtzionamendu gramatikalaren arabera:

  • Izenondo-esapidea. Izenondo bezala funtzionatzen duena: Tenplu bat bezalako egia.
  • Adberbio esapidea. Adberbio bezala funtzionatzen duena: Bat-batean agertu zen.
  • Juntagailu esapidea. Juntagailu bezala funtzionatzen duena: ... eginda ere...
  • Esapide mugatzailea. Izenondo mugatzaile bezala funtzionatzen duena: Zigarretaren bat edo beste.
  • Interjekzio esapidea. Interjekzio baten baliokide dena: Jainko maitea!
  • Esapide nominala. Izen (gramatika)aren baliokide dena eta hala funtzionatzen duena: Idi begia (leiho biribila).
  • Preposizio-esapidea. Preposizio bezala funtzionatzen duena: ...ren ondoan.
  • Izenordain-esapidea. Izenorde baten baliokide dena eta hala funtzionatzen duena: bat edo beste...
  • Aditz esapidea. Aditz baten baliokide dena eta hala funtzionatzen duena: jaramon egin, esku hartu...

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo-estekak

aldatu