Hispano-Bretoi zaldia Iberiar penintsulako bertako zaldi arraza bat da[1]. Bereziki Gaztela eta Leonen erkidegoan zabaldurik dagoena, Kantauriar mendikatean barrena, baina baita Aragoiko zein Kataluniako Pirineo eta Pirinioaurrean ere[2].

Hispano-Bretoi zaldia
Zaldi arraza
EspezieaEquus ferus caballus
Jatorria Aragoi  Katalunia  Gaztela eta Leon

Bere tamaina zein ezaugarriengatik Hispano-Bretoi arraza zaldi tamainako arrazen sailkapen taldean sartzen da.

Hispano-Bretoi zaldia sortzeko bertako hainbat arraza nahastu zituzten joan den mendeko bigarren hamarkadan Bretainatik ekarritako Bretainiar zaldiekin. Kantauriar mendikatean esate baterako, Ordunteko behorrekin. Erabilera asko izan dute zaldi hauek, baita militarra ere. Armada espainiarraren kainoiak garraiatzen zituzten gurdietatik tiratzeko. Horregatik Hispano-Bretoi zaldia artilleria zaldia izenez ere ezaguna izan da.

Euskal Herria aldatu

Nahiz eta hainbat artikulo eta gidetan arraza hau Trebiñun aipatua agertzen den, bertako zaldiek zer ikusirik gehiago dute Euskal Herriko mendiko zaldiarekin. Egia esanda bi arrazen arteko desberdintasuna finkatzea ez da erreza. Bien jatorrian bertako poniak; Asturkoia, pottoka, Ordunteko behorra, Merensgo zaldia, edo Montxinoak bretaniar zaldiekiko nahasketa baitago. Poni piriniar eta kantabriar hauek ezaugarri komun asko daukate haien artean. Edozein moduan ere Euskal Herriko mendiko zaldia arraza eta Hispano-Bretoia nahiko parekoak dira. Agian Hispano-Bretoiak astunagoak eta handiagoak izaten ohi dira eta eskal zaldiak berriz zerbait txiago, baina hori zaldi bretoien odolaren portzentaian egon daiteke, besterik gabe. Aldi berean haietako zenbait aberek pottokaren ezaugarri gehiago gorde dute.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu