Zaldi (sailkapena)
Zaldia, Equus ferus caballus, equidae generoko ugaztun ungulatu mota honen izen orokorra izateaz gain, euskaraz espeziearen arra izendatzen du. Emeak behorrak dira, eta gazteak berriz moxalak; zaldiko (arra) edo behoka (emea) izanik.

- Artikulu hau Abere honen sailkapenari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Zaldi (argipena)».
Horrez gain, abere hauen sailkapenari dagokionez, zaldia hitzak oro har soin gurutzera 1,50 cmtik gora dauzkaten abereak dira. Handik behera poneytzat hartzen dituzte.
Dena den, zaldiak eta poneyak bereizteko beste zenbait ezaugarri kontutan hartzen dira, eta horregatik poney arraza batzuk "benetan" zaldiak direla mantentzen dute adituek, ezaugarri hauek direla medio. Kasu hauetan kontutan hartu behar da batzuen ustez poney sailkapena nolabaiteko gutxieste dakarrela arraza batentzat, zaldiak beste kategoria batean kokaturik. Hau dela eta, joera egon daiteke aberezaleek poney arrazak zaldiak "bihurtzeko" beraien abereei prestigioa eman nahian.
Hala ere, soin gurutzerako tamaina da oro har poney eta zaldiak bereizteko gehien erabilitako metodoa.
Euskal Herriko zaldiak Aldatu
Euskal Herriko zaldi-neurriko bertako endak honakoak dira:
- Aurizko zaldia.
- Euskal Herriko mendiko zaldia.
- Egun desagerturik dagoen nafar zaldia.