Hirialde elkargo
Hirialde elkargoa (frantsesez Communauté urbaine) frantses estatuko berezko fiskalitatea duen EPCI[1] motako udalerriak elkartzeko egitura bat da. Mota horretako hiru mailetatik gorena da, hirigune elkargo eta herri elkargoa baino maila goragokoa.
Ezaugarriak
aldatu1999ko uztailaren 12ko 99-586 legeak[2] araututa, zenbait udalerri elkartzetik sortzen da eta "elkartasun espazio baten barruan hiri garapenerako eta beren lur eremuetarako proiektu komun bat elkarrekin definitzeko" balio du.
Legeak dio 500000 biztanle baino gehiagokoa izan behar duela eta gutxienez 50000 biztanle baino gehiagoko udalerri batek egon behar duela bere baitan; hala ere, egun dauden asko legearen aurretik eratu zirenez, horietako batzuk ez dira inolaz ere heltzen biztanleria hau izatera[3].
Hirigune elkargo eta herri elkargoetatik ez bezala, hiri elkargo batetik udalerri bat ezin da askatasun osoz atera.
Egiteko nagusiak
aldatuSortzen denean kide diren udalerriek zenbait arlotan konpetentziak elkargoari pasatzen dizkiete:
- garapen ekonomiko, sozial eta kulturala: industria eremuak, ekipamenduak...
- espazioaren kudeaketa: hirigintza planak, garraio publikoa...
- etxebizitza sozialaren kudeaketa.
- interes kolektiboko zerbitzuak: ura, saneamendua, hilerriak, hiltegiak, merkatuak.
- ingurumena eta bizitza kalitatea: zaborraren kudeaketa, airearen kutsadura, zarata.
Egungo elkargoak
aldatu2017an, mota honetako 15 elkargo dira:
Erreferentziak
aldatu- ↑ Établissement public de coopération intercommunale, "udalerrien arteko kooperaziorako elkarte publikoa".
- ↑ "Chevènement legea" izenez ezaguna, orduan Barne Ministroa zenarengatik.
- ↑ 1966tik hasiak ziren horrelako esperientziak sortzen; aurretik zeuden guztiek, bete beharreko ezaugarriak izan gabe ere, mantendu zuten estatus hori.
- ↑ Résultats du recensement de la population, sur le site de l'Insee
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Frantsesez) Barne Ministerioaren udalerrien arteko elkargoei buruzko datu-basea.
- (Frantsesez) Frantziako Hiri Elkargoen Elkartea.