Hormona luteinizatzaile
Hormona luteinizatzailea edo LH hormona bi hormona gonadotropikoetako bat da (bestea hormona folikulu estimulatzailea edo FSH izanik). Hormona gonadotropikoek gonadetan jarduten dute, lotura estua izanik hormona sexualekin.
Hormona | |
Identifikadoreak | |
---|---|
Taxoia | Homo sapiens |
Kokapena | |
Hasiera | [1] |
Amaiera | [2] |
<div style="position: absolute; left: Adierazpen errorea: Ustekabeko * eragileapx; top: 18px; padding: 0;">[[File:Red rectangle Espresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzatx18.png|Espresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzatpx|link=File:Red rectangle 4x18.png|alt=kokapena|]] [[File:|285px|link=File:|alt=|]] | |
Transkripzioak | |
Ontologia |
Gizakiarengan eta beste animalia batzuengan hipofisiak (adenohipofisiak, zehazki) hormona luteinizatzailea jariatzen du.
Egitura kimikoari dagokionez, LH hormona glikoproteina bat da, bere pisu molekularra 29.000 daltonekoa izanik. Bi kate polipeptidikoek osatzen dute LHren molekula, kate bakoitzak azukre bat lotuta duelarik.
FuntzioakAldatu
Hormona honen eginkizun nagusiak honako hauek dira:
- gizonezkoengan testosteronaren sorreran parte hartzen du
- emakumezkoengan obulutegi-folikuluen heltze prozesuan eta obulazioan parte hartzen du, hilekoaren zikloan. Era berean, gorputz luteoaren sorrera ere eragiten du.
Emakumeengan LHren kontzentrazioa urria da haurtzaroan eta menopausiaren ondoren. Urte emankorretan, aldiz, odoleko kontzentrazioa handiagoa da, 5-20 mIU/ml-koa.