Hillsen hodeia, barne Oorten hodeia[1] edo barne-hodeia[2] bezala ere ezaguna, astronomian, Oorten hodeiaren barnealdean dagoen eta oraindik bere izatea frogatua izan ez den gorputz esferiko eta erraldoi bat da. Bere kanpo-muga, ustez, Eguzkitik 3×104 UAra kokatzen da eta barne-muga, oraindik erabat zehaztua izan ez dena, 100 UAtik 3000UAra bitartean. Hau da, Kuiper gerrikoko edozein objektu baino askoz haratago kokatzen da hodei erraldoi honen barne-muga, baina distantziak handiagoak izan daitezke. Hodei hau existitzen bada, gutxi gorabehera, Oorten hodeiak baino 5 aldiz kometa gehiago eduki beharko lituzke.[3]

Kuiper gerrikoa, Oorten hodeia eta Hillsen hodeia ikus daitezke irudikapen artistiko honetan.

Oorten hodeian dauden kometak, bere inguruarengatik asaldatu egiten dira. Kometa hauetatik batzuk, eguzki-sistematik kanportauak izaten dira edo barne eguzki-sistemara bidaliak. Hau horrela balitz, gune honetan dauden kometen kopurua aspalditik agortua egon beharko luke, baina ez da horrela. Hillsen hodeiaren hipotesiak Oorten hodeian objektuak mantentzearen fenomenoa azaltzen du, hodei honen barnealdean objektu sorta ikaragarri bat egon behar duela esaten baitu. Hipotesi honek dioenez, objektuak disko sakabanatutik eskuratzen ditu Hillsen hodeiak eta ondoren, Oorten hodeira bidaltzen ditu, dena grabitatearen ondorioz. Astronomo batzek uste dute, Hillsen hodeitik igaro beharko luketela eguzki-sistemako kometa gehienek.

Gaur egun Hillsen hodeiaren hipotesiak indar handia du, zonalde horretakoak izan daitezkeen hainbat objektu aurkitzeaz gain, transneptunotar objektu asko ezagutzen direlako. Hodei hau Oorten hodeia baino lodiagoa izan beharko litzake,[4] baina askoz ere txikiagoa. Hillsen hodeiaren masa gaur arte ezezaguna da, astronomo batzuek uste dute Oorten hodeiarena baino handiagoa dela.

Sorrera

aldatu

Zieztialari askoren ustez, hodei hau gure Eguzkiaren eta beste izar baten arteko topaketa hurbilak (800 UA) eragin zuen, eguzki-sistema sortu eta lehenengo 800 milioi urteen bitartean. Aipatutakoak, Sednaren orbita arraroa azalduko luke, Neptunoren, Jupiterren edo marea-indarren eraginik gabe orbita arraro eta berez, (beste astroren baten eraginik gabe) ezinezkoa dena.[5] Hillsen hodeia Oorten hodeia baino gazteagoa izan daiteke.[6] Gaur arte aurkitu diren gorputzen artean Sednaren orbita baino ez da arraroa, 2000 OO67 eta 2006 SQ372-rentzat aldiz ez dirdi beharrezkoa denik teoria hau erabiltzea, gasezko erraldoiengandik hurbilago baitaude, eta beraz, beraien eragina jasango zuten gorputz hauen orbitek. 2012 VP113 objektua aldiz, Hillsen hodeiko objektua izan daiteke.

Aurkikuntza

aldatu

1932 eta 1981 urteen bitartean, astronomoek hodei bakar bat zegoela uste zuten: Oorten hodeia, Ernst Öpik eta Jan Oortek proposatutako hodeia. Kuiper gerrikoarekin batera kometen gordailu bakarrak zirela uste zuten.

1980ko hamarkadan zientzialariak konturatu ziren Oorten hodeiak beste hodei txikiago bat eduki zezakeela Eguzkitik 3000 UA eta 20 000 UA bitartean. Hillsen hodeiko biztanleriari dagokionez, kalkulu gehienek kanpo Oorten hodeiak baino 5 eta 10 aldiz artean kometa gahiago eduki beharko lituzkeela diote, hau da, 20 000 milioi kometa inguru, esan beharra dago, kopuru hori hamar aldiz handiagoa ere izan daitekeela.[7]

Barne Oorten hodeiaren hipotesia JG Hills astronomoak proposatu zuen 1981ean, beregandik dator hodeiaren izena. Hala ere, 1991. urteraino zientzialariek ez zioten kasu handirik egin Hillsen teoriari.[8]

Hillsen hodeikoak izan daitezkeen objektuak

aldatu

Hillsen hodeikoak izan daitezkeen objektuak gehienbat ur-izotzez, metanoz eta amoniakoz osaturik daude. Hillsen hodeitik datozen kometa asko ezagutzen dira, Hyakutake kometa horietako bat da.

Izena Diametroa (km) Perihelioa (UA) Afelioa (UA) Aurkitzailea(k) Data
Sedna 995±80 76,0917 ≈ 936 Brown, Trujillo, Rabinowitz 2003
2012 VP113 ~500 80,5 ± 0,6 446 ± 13 Scott Sheppard, Trujillo 2012
(148209) 2000 CR105 ~ 253 44,3 397 Marc W. Buie 2000
2000 OO67 28-87 20,8 1068,2 A. C. Becker; A. W. Puckett; J. M. Kubica 2000
2006 SQ372 50-100 24,17 2005,38 Cerro Tololoko behatokia 2006

Objektu oso arraro batzuk Hillsen hodeiaren parte izan daitezke. 2008 KV42 asteroidearen orbita oso urrunak, objektu hau Hillsen hodeian, edo agian, Oorten hodeian sortu zela pentsarazten digu.[9] Damocloides eta 5335 Damocles objektuekin berdina gertatzen da, beraien jatorria oraindik zalantzan dago.

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu