Hegoaldeko Georgiak eta Hegoaldeko Sandwichak

Hegoaldeko Georgiak eta Hegoaldeko Sandwichak[1] (ingelesez South Georgia and the South Sandwich Islands edo SGSSI) Erresuma Batuko itsasoz bestaldeko lurraldea , hegoaldeko Ozeano Atlantikoan. 1985ean sortua zen; lehen Malvinen jurisdikziopena zegoelako. Lurraldea Hegoaldeko Georgiak eta Hegoaldeko Sandwichak uhartedi txikiek osatzen dute.

Hegoaldeko Georgiak eta Hegoaldeko Sandwichak
South Georgia and the South Sandwich Islands
Ereserkia: God Save the King Fitxategi:Ezezaguna
Goiburua: Leo Terram Propriam Protegat
(Lehoiak bere lurraldea zaintzen du)

Hegoaldeko Georgiak eta Hegoaldeko Sandwich uharteetako bandera

South Georgia and the South Sandwich Islands in its region (special marker).svg
Geografia
HiriburuaKing Edward Point
54°17′0″S 36°29′39″W
Hiririk handienahiriburu
Azalera3.093 (176.)
Punturik altuenaMount Paget (en) Itzuli
KontinenteaAntartika
Administrazioa
Gobernu-sistemaMonarkia konstituzionala
ErregeaKarlos III.a
Nigel Haywood (en) Itzuli
Legebiltzarrabaliorik ez
Demografia
Biztanleria35
DentsitateaAdierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea bizt/km²
Hizkuntza ofizialak
Monetalibera esterlina (£)
Bestelako informazioa
Aurrezenbakia+500
ISO 3166-1 alpha-2GS
ISO 3166-1 alpha-3SGS
Ordu eremua
Internet domeinua.gs

Lurraldeak ez du bertoko biztanlerik King Edward Pointen dauden British Antarctic Surveyren zientzialariak baino ez dira bizi uharteetan.

Argentinak 1927tik (Hegoaldeko Georgiak) eta1938tik (Hegoaldeko Sandwichak) eskualdearen jabetza aldarrikatzen du. Hori dela eta, Malvinetako Gerra uhartedi hauetan ere egin zen.

Historia

aldatu
 
James Cook

Nahiz eta badaude batzuk Amerigo Vespucciok XVI. mendean aurkitu zituztela esaten dutenak, lehenengo bisitaria 1675ko apirilean Antony de la Roché ingelesa zen. Lehenengo miaketa dokumentatua 1756an Gregorio Jerezek espainiarrak egin zuen eta «San Pedro uharteak» izena jarri zioten.

James Cook kapitainak lehenengo lehorreratzea egin zuen , 1775ko urtarrilaren 17an, eta Georgia izena jarri zion, Erresuma Batuko George III.aren omenez eta britainiarren jabetza aldarrikatu zuen.

1904 eta 1966 artean, argentinarrek bere uretan baleak harrapatu zituzten, Grytviken eta Leith badian faktoriak finkatuz.

1982ko Falklandetako Gerrak ondorioak ere ekarri zion Hegoaldeko Georgietara.

Britainiarrek uhartediari "Hegoaldeko Sandwich" izena jarri zieten "Sandwich uharteetatik" (egungo Hawaii) bereizteko. James Cookek 1775 urtean iparraldean dauden zortzi uharteak aurkitu zituen eta Fabian Gottlieb von Bellingshausenek 1819 urtean hegoaldean dauden hirurak.

Erresuma Batuak 1908an bere jabetza aldarrikatu zuen eta Argentinak 1938an.

1955eko urtarrilaren 25etik 1956ko udaraino, Argentinak Thule uhartean base bat izan zuen. Uharte berean 1976tik 1982ra base zientifikoa izan zuen. Erresuma Batuak 1977an formalki protesta egin zuen eta Malvinetako Gerran basea bota zuen.

Politika

aldatu
 
NASAren argazkia, Hegoaldeko Georgiak.

Lurraldeak badu bere gobernadorea baina monarkia konstituzionala izanda Elisabet II.a erregina da estatu burua. Ez du banaketa administratiborik.

Geografia

aldatu

Uhartedi biek osatzen dute lurraldea:

Bere 3.850 km² azaleran zenbait uharte badaude:

  • Hegoaldeko Georgia, baita ere San Pedro izenekoa, 160 kilometroko luzera eta 30 kilometroko zabalera duena.
  • Willis uhartetxoak.
  • Pajaro/Bird uhartea.
  • Annenkov uhartea.
  • Pickersgill uhartea.
  • Green uhartea.
  • Cooper uhartea.
  • Etab.

Hego-ekialdera bidean 72 kilometrotara dagoen Clerke arrokak ere Hegoaldeko Georgiako eskualdean daude nahiz eta uhartedian egon ez.

Hegoaldeko Sandwich uharteak (57°45′00″S 026°30′00″W / 57.75000°S 26.50000°W / -57.75000; -26.50000)

  • Traverse
    • Leskov
    • Visokoi
    • Zavodovski
  • Candlemas
    • Candlemas
    • Vindication
  • Bristol
  • Montagu
  • Saunders
  • Tule
    • Bellingshausen
    • Cook
    • Thule

Erreferentziak

aldatu


Kanpo estekak

aldatu