Hego Konoa
Hego Konoa[1] (gaztelaniaz: Cono Sur) Hego Amerikako hegoaldean dagoen kono itxurako lur-eremu handia da, penintsula itxurakoa, historia, kultura eta egitura ekonomiko eta soziala homogeneoa duena. Bere baitan hartzen dituen herrialdeak eta eskualdeen zerrenda eztabaidatua da; gutxienez, Argentina, Txile eta Uruguai hartzen ditu. Beste batzuen iritziz, Paraguai eta Brasilgo eskualde batzuk ere sartzen dira. Ekonomia arloan, Mercosur izeneko elkartea osatzen dute eskualde horiek.
Geografia
aldatuEskualdean dauden area nagusiak honako hauek dira:
- Andeetako mendilerroa.
- Pampa eta Gran Chaco ordokiak.
- Patagoniako goi-ordokia, Suaren Lurraldea tartean.
- Brasiliako mendigunearen hegoaldea.
- Ibai eta bokale handiak: Rio de la Platako bokalea eta Parana, Paraguai, Uruguai, Iguazú, Pilcomayo, Bermejo eta Iparraldeko Salado ibaiak.
- Argentinako itsasoa.
- Patagoniako glaziarrak.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia. . Amaierako -a ez da berezkoa. Beraz, deklinatzeko: Hego Konoan, Hego Konoaren… baina Hego Konoko, Hego Konora…