Ireki menu nagusia

Robert Rossen (New York, 1908ko martxoaren 16a - Hollywood, 1966ko otsailaren 18a) Estatu Batuetako gidoigile eta zinemagilea izan zen. Boxeolaria eta idazlea izan zen Hollywooden lanean hasi aurretik. Ezkertiarra zen, eta agerian utzi zuen hori bere filmetan: Body and Soul (1947, Gorputza eta arima), All the King´s Men (1949, Erregearen gizon guztiak). Maccartismoaren garaian Europara erbesteratu behar izan zuen. Estatu Batuetara itzuli zenean Island in The Sun (1957, Uhartea eguzkitan) filmatu zuen. Azken bi filmak ditu bikainenak: The Hustler (1961) eta Lilith (1964).

Robert Rossen
Bizitza
Jaiotza New York1908ko martxoaren  16a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoa judua
Heriotza Hollywood1966ko otsailaren  18a (57 urte)
Hobiratze lekua Westchester Hills Cemetery Itzuli
Heriotza modua : eritasuna
Hezkuntza
Heziketa New Yorkeko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerak gidoilaria, zinema ekoizlea, zinema zuzendaria, antzerkigilea eta antzerki zuzendaria
Jasotako sariak
Nominazioak
IMDb nm0744035

ErreferentziakAldatu