Hans Holbein Gaztea
Hans Holbein Gaztea (c. 1497 — 1543) artista alemaniarra izan zen, Iparraldeko Pizkundeko estiloan lan egiten zuena, XVI. mendeko erretratugilerik ospetsuenetakoa. Arte erlijiosoa ere landu zuen, baita satirak eta Erreformaren aldeko propaganda ere, eta liburu diseinuetan ekarpen handiak egin zituen.
Hans Holbein Gaztea | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Augsburg, c. 1497 | ||
Herrialdea | Germaniako Erromatar Inperio Santua Suitza Frantzia | ||
Talde etnikoa | alemaniarra | ||
Heriotza | Londres, 1543 (45/46 urte) | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: izurri bubonikoa | ||
Familia | |||
Aita | Hans Holbein Zaharra | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Familia | ikusi
| ||
Leinua | Holbein family (en) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | alemana | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | margolaria, grabatzailea, ilustratzailea, portraitist (en) , marrazkilaria, exlibrist (en) , artista bisuala eta artista | ||
Lantokia(k) | Bolonia Florentzia Erroma Venezia Basilea Luzerna eta Londres | ||
Lan nabarmenak | |||
Influentziak | Hans Holbein Zaharra | ||
Mugimendua | German Renaissance (en) Northern Renaissance (en) | ||
Genero artistikoa | erretratua erretratua arte sakroa | ||
“Gaztea” deitzen zaio Hans Holbein Zaharra aitarengandik bereizteko, hura Gotiko Berantiarraren eskolako margolaria izan baitzen.
Augsburgen jaioa, Baselen egin zuen lan gazterik. Hastapenean, muralak eta lan erlijiosoak egiten zituen, eta diseinuak sortzen zituen beirate eta liburuetarako. Erretratuetan, Rotterdamgo Desiderio Erasmo humanistarenarekin hasi zen nabarmentzen. Haren estilo gotikoa Italiako, Frantziako eta Herbehereetako estiloekin aberastu zen, eta, horren ondorioz, estetika bere-berea garatu zuen.
1526an Ingalaterrara joan zen, Erasmok gomendaturik eta Tomas Morok harturik. Bertan, ospe handia erdietsi zuen berehala. 1532an itzuli zen, eta erregearen familiarako egin zuen lan. Erretratuez gain, diseinuak egin zituen harribitxi, plater eta luxuzko beste produktuetarako.
Holbeinen erretratuak hasieratik izan ziren goraipatuak. Hil ondoren, erretratugile handienetakotzat jo zen. Harten estiloa errealistatzat jo da hainbatetan, xehe-xehe margotzen baitzuen, eta bere garaian, erretratuen antzekotasuna goresten zen. Hala ere, kanpoko itxura ez zuen aski, eta sinbolo ugari sartzen zituen bere lanetan, ikertzaileen lilurarako.
Irudi galeria
aldatu-
Erasmoren erretratua, 1532, National Gallery, Londres
-
Enbaxadoreak, 1533, National Gallery, Londres
-
Henrike VIII.aren erretratua, 1536, Thyssen-Bornemisza museoa, Madril
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hans Holbein Gaztea |