Epitalamoa, talamoaren gainean kokatutako entzefaloaren parte den egitura da; talamoarekin eta hipotalamoarekin batera dientzefaloa osatzen da. Sistema linbikoaren zati da. Hori dela eta, bere funtzioa estuki erlazionatuta dago bizitzaren aspektu afektiboarekin. Honek, guruin pineala (melatoninaren jariaketa eragiten duena), habenula eta talamoaren muin ildaskak hartzen ditu barne.

Epitalamo
Xehetasunak
Honen parteDientzefaloa
KonponenteakGuruin pineala
habenula (en) Itzuli
habenular commissure (en) Itzuli
stria medullaris of thalamus (en) Itzuli
Identifikadoreak
Latinezepithalamus
MeSHA08.186.211.577.200
TAA14.1.08.002 eta A14.1.08.501
FMA62009
Terminologia anatomikoa

Morfologia aldatu

Epitalamoak hiru atal ditu: Guruin pineala, habenularen hirukia eta talamoaren muin ildaskak.

Guruin pineala aldatu

Atzeko komisuraren goikaldeko III. bentrikuluaren sabaira lotuta dago. Hipofisiaren lana galerazten du, umeetan pubertaroa galarazteko. Honela, bigarren mailako sexu karaktereak era ez daitezen, melatonina sortzen du eta loan eragina du, hau da, loaren erloju fisiologikoa kontrolatzen duela, adibidez, goiz esnatzeko ohitura duten aiton-amonek.

Habenula hirukia aldatu

Habenula-nukleoek osatutako egitura da: erdikoa eta albokoa. Nukleo hauek aferentzia eta eferentzien bidez beste hainbat egiturekin lotuta daude. Aferentziei dagokienez, talamoaren muin-ildasken bidez hiru eremutatik datoz eta bakoitzak informazio ezberdina garraiatzen du. Trenkada-nukleoetatik portaera eta jokabide emozionalarekin lotutako informazioa heltzen da, ikusmen aurreko eremutik erraietako informazioa eta aurreko gai zulodunetik usaimarena. Gainera bukaera-ildaskaren bidez amigdala gorputzetik datozen aferentziak heltzen dira baita. Hauek talamoko goiko eremuan tolesdura bat egin eta muin-ildasken bidez sistema linbikoarekin erlazionatutako jokabide emozionalaren informazioa darama. Bukatzeko, beste aferentzia batzuk, nukleo zurbiletik, trenkada nukleoetatik (nukleo septalak), gai izangabetik, alboko eremu preoptikotik edota errefeko nukeloetatik datoz.

Esan bezala, habenulako nukleoetatik informazioa irtengo da eferentzien bidez eta horrela hiru traktu ezberdin sortzen dira. Habenula-tektu traktuak usaimenaren informazioa garraiatuko du eta Habenula-tegmentu edo Fasciculus retroflexus (Eferentzia nagusia) eta eta habenula-pedunkulu traktuek erraietako informazioa.

Beraz aurrekoa laburtuz, nukleo-habenularren funtzioak usaimenarekin erlazionatutako emozioekin erlazionatuta egiten dira. Gainera, beldur eta depresioarekin ere erlazionatuta dagoela ikusi da. Hori dela eta, gune hau estimulatuz depresioa pairatzen duten pertsonen egoera hobetzea lortzen da.

Talamoaren muin ildaskak aldatu

Hirukiaren erdian dagoen habenularen nukleotik talamoaren muin ildaska gisa definitu ziren zuntzak irteten dira. Zuntz horiek talamoaren erdiko paretara helduko dira, aurrealdeko eremu septaletara. Zuntz hauek gainera kontrako aldekoekin konektatzen dira; hau da, habenularen komisuraren parte den komisura bat sortzen da (guruin pinealaren komisura propioa da eta ez dauke zer ikusirik atzeko komisurarekin). Habenulako aferentziek osatzen dituzten zuntz multzoez eta amigadaletako nukleoetatik hipotalamora doazen zentz aferentziez osatuta daude. [1]

Garapen enbrionarioa aldatu

Garapenaren 3. eta 4. asteaeen artean hiru orri germinaleko diskotik notokorda eratuko da. Ondorioz, alde zefalikoan loditasun bat garatzen da, plaka neurala. Plaka neurala tolestu eta bere ertzak elkartzean hodi itxurako egitura bat sortzen da, hodi neurala.  Horrek irekiguneak ditu bi muturretan, neuroporoak. 25. egunean hodiaren atal zefalikoko neuroporoa ixten da eta 28. egunean atal kaudalekoa. Momentu horretan atal zefalikoan entzefalo xiskuak deituriko hiru dilatazio agertzen dira: Prosentzefaloa, mesentzefaloa eta erronbentzefaloa

 
Entzefelo enborra eta bere egiturak.

Hauetatik aurreko, erdiko eta atzeko entzefaloak garatuko dira hurrenez hurren eta erronbentzefaloaren alde kaudalean gelditzen den hodi neuraletik orno-muina garatuko da. Ostean, entzefalo-xiskuetan bi tolesdura agertuko dira, zefalikoa eta lepokoa. Zefalikoak Mesentzefaloa eta Erronbentzefaloa banatuko ditu eta lepokoak Erronbentzefaloa eta ornomuina.

5. astean, aipatutako dilatazioetatik, egitura berriak garatuko dira, zehazki prozentzefalotik, telenzefaloa eta dientzefaloa. Dientzefaloak sabai plaka batez eta bi hego plakez osatuta dago. Alde batetik, sabai plakan dauden zelula ependimarioetatik III. Bentrikuluan dagoen plexu koroideoa garatuko da. Bestetik, sabai plakatik epitalamoa garatuko da. Laburki, sabai plakaren atal kaudalaren erdiko ildoan lodigune bat sortuko da, hau inbaginatu eta epifisia garatuko da. [2]

Funtzioak aldatu

Epitalamoak ezinbesteko papera betetzen du gizakiaren adaptazio eta biziraute prozesuetan. Hala, sistema linbikoaren parte den heinean, emozioen kudeaketan parte hartzen du.

Funtzio aipagarrienen artean erritmo zirkadianoen erregulazioan izango du, egunean zeharreko hormona jariaketa eta energiaren erabilera erregulatzen duen ordulari biologikoa dena. Sentsu honetan, ezinbesteko parte hartzea du loaren kudeaketan, glandula pinealak jariatzen duen melatoninaren bitartez. Melatoninaren ekoizpenerako iluntasuna ezinbestekoa da, izan ere argiak epifisiko hainbat entzimen ekintza inhibitzen baitu. Argia betsaretik sartu eta erretikulu formaziora igarotzen da, ostean bizkarmuinaren albo-bitarteko nukleoetara heldu, eta sinpatikoaren goiko idun gongoiletan sinaptatzen du. Zuntzak barneko parotidaren inguruko plexu sinpatikoaren bidez episira heltzen dira. Horretaz gain, hazkundean eta sexu-garapenean ere garrantzitsua izango da, nagusitze prozesuaren erritmoa ezarriz. Gainera, epifitalamoak, serotonina, dopamina, noradrenalina, tirotrofina, luteinizatzailea eta folikuloestimulatzailearen ekoizpenean parte hartzen du. Azken bi hauek emakumeen hilerokoaren zikloan eragina dutelarik besteak beste. Azkenik, usaimen bideekin mantentzen dituen konexioen bitartez usainak pertzibitzeko eta sentsu emozional bat ezartzeko gaitasuna emateko gai da. [3]

Garrantzi klinikoa aldatu

Epitalamoaren funtzionamendu desegokiak humore-asaldurekin (depresioa adibidez), eskizofreniarekin eta aurrerago aipatuko diren loaren-asaldurekin erlazionatuta egon daiteke[4]. Orokorrean, epitalamoak guruin pinealaren bidez eragiten duen melatoninaren jariaketak behera egitean ematen dira aldaketa hauek.

Eskizofrenia, bestalde, sistema linbikoaren aldameneko lesio peribentrikularekin eta bide kortikosubkortikalen lesioekin erlazionatuta egon daiteke.[4]

Motibazioa eta adikzioa aldatu

Habenularen nukleoa animoarekin, motibazioarekin eta errekonpentsarekin lotuta dago. Alboko nukleoa preferentziekin, eta etorkizunean adikzioarekin lotutako motibazioekin lotuta dago. Izan ere, neurona dopaminergikoak inhibitzen ditu, dopamina azkapena murrizutuz. Beraz, estimulua edo errekonpentsa txarra denean alboko nukleoa aktibatu, eta estimulua ona denean inhibitzen da dopaminaren askapena ahalbidetuz. Dopaminak eragina izango du sistema linbikoan, estimuluarekiko emozio onak sortuz eta kortex prefrontalean etorkizunean estimulua aukeratzeko aukerak handituz. Eta kusi denez, eremua kaltetzen bada pazienteak motibazio aleatorioak izatea gerta liteke.

Loaren asaldurak aldatu

Epitalamoa loaren asaldurekin estuki lotutako gaitzekin erlazionatuta dago. Aipatu bezala, epitalamoak sistema linbikoan ematen den melatoninaren jariaketa erregulatzen du guruin pinealaren bitartez. Gainera, bide motore eta emozionalen erregulazioaz arduratzen da.

Melatoninaren sekrezioa ziklo zirkadianoaren bidez erregulatuta dago, non gauen edo eguzki argiaren eza dagoenean ematen den jariaketa nagusia. Hipotalamoko nukleo suprakiasmatikoa da sekrezio honen jariaketaren arduraduna. Per2/PER2 bezalako proteinak eta bestelako erregulazio geneen bidez sustatzen da prozesua. Horretaz gain, gamma-aminobutirikoa, osagai peptidikoak (zitokinak adibidez), GHren hormona askatzaileak eta prolaktinak ere loaren agerpenean parte hartzen dute.

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Méndez-Díaz, Mónica; Romero Torres, Brenda M.; Cortés Morelos, Jacqueline; Ruíz-Contreras, Alejandra E.; Prospéro García, Oscar; Méndez-Díaz, Mónica; Romero Torres, Brenda M.; Cortés Morelos, Jacqueline et al.. (2017-02). «Neurobiología de las adicciones» Revista de la Facultad de Medicina (México) 60 (1): 6–16. ISSN 0026-1742. (Noiz kontsultatua: 2022-05-05).
  2. Sadler, T. W.. (2019). Langman embriología médica. (14a edición. argitaraldia) ISBN 978-84-17602-11-6. PMC 1139502733. (Noiz kontsultatua: 2022-05-05).
  3. (Gaztelaniaz) Devesa, Verónica Company. (2021). New insights into development of the habenular complex and the fasciculus retroflexus. Universidad Miguel Hernández (Noiz kontsultatua: 2022-05-05).
  4. a b Caputo, A.; Ghiringhelli, L.; Dieci, M.; Giobbio, G. M.; Tenconi, F.; Ferrari, L.; Gimosti, E.; Prato, K. et al.. (1998). «Epithalamus calcifications in schizophrenia» European Archives of Psychiatry and Clinical Neuroscience 248 (6): 272–276.  doi:10.1007/s004060050049. ISSN 0940-1334. PMID 9928904. (Noiz kontsultatua: 2022-05-05).

Kanpo estekak aldatu