Guoskatjávri

Guoskatjavri aintzira» orritik birbideratua)

Guoskatjávri aintzira Enontekiö udalerri finlandiarrean dagoen aintzira bat da, Norvegiako Kautokeino udalerritik pare bat km-ra dagoena. Käsivarsi Eremu Basatiaren mugan dago, Lappi osoko hegazti-espezie ugarienak aurki daitezkeen eremu basatiaren mugan, hain zuzen; aliota txikiak, antzara nanoak, belatz handiak, elur-hontzak, eskandinaviako lagopodoak, ipar-belatzak, ipar-kaskabeltzak, laponiako kaskabeltzak, marikoi isats-luzeak, negu txontak eta papourdinak dira, esaterako, aintzira inguruan aurki daitezkeen hegazti-espezie batzuk. Inguruko baldintza latzei probetxu ateratzea lortu duten animalia ugari dago ere; hala nola, azeri zuri eta gorriak, elur-oreinak, erbinude zuriak, eskandinaviako lagopodo eta lursaguak, ipar-katamotzak, jatunak, mendi lemingak, lursagu txikiak eta tundrako satorrak [1].

Guoskatjávri aintzira
Guoskatjávri (se)
Datu orokorrak
Garaiera434 m
Motaaintzira eta lake or pond (en) Itzuli
Geografia
Map
Koordenatuak68°51′08″N 22°15′15″E / 68.85218°N 22.25413°E / 68.85218; 22.25413
Estatu burujabe Finlandia
Regional State Administrative AgencyRegional State Administrative Agency for Lapland
Finlandiako eskualdeakLappi
Finlandiako udalerriakEnontekiö
HustubideaLätäseno ibaia

Uda partean iristen diren beste ohiko biztanle batzuk hartz arreak eta otsoak dira.

Kalaton aintzira hegoaldean da Guoskatjávri aintziraren bizilagun nagusia. Inguruko muinoen gailurretatik erortzen den urak betetzen du aintzira; bestalde, ateratzeko orduan, urek, lur azpiko pasabideetatik Lätäseno ibaira isurtzea lortzen dute, azkenik, Botniako Golkoraino iristeko.

Aintzira oso ezaguna da arrantza munduan; izan ere, bertan, amuarrain marroi eta laponiako amuarrain artiko handienak arrantzatzera uda partean etorri ohi diren arrantzaleen kopurua handia da. Gutxi gorabehera, azarotik ekainera izoztua egon ohi da aintzira eta bertako hiru uharte nagusiak zuhaizti txiki bilakatzen dira lurzoru izoztuaren gainean.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu