Kautokeino norvegieraz edo Guovdageaidnu ipar samieraz, (Koutokeino Kven hizkuntzan eta finlandieraz) Norvegiako Finnmark barrutiko udalerria da. Udalerriko gune administratiboa Guovdageaidnu/Kautokeino herria da. Udalerria 1851 arte antzinako Kistrand udalerriaren barne zegoen.

Kautokeino/Guovdageaidnu
Guovdageainnu suohkan
municipality of Norway (en) Itzuli
Administrazioa
Estatu burujabe Norvegia
Norvegiaren banaketa administratiboa Finnmark
AlkateaKlemet Erland Hætta (Sami herriaren alderdi politikoa)
Jatorrizko izenaGuovdageainnu suohkan
HerriburuaKautokeino (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak69°N 23°E / 69°N 23°E / 69; 23
Map
Azalera9.704 km²
Altuera319 m
MugakideakAlta, Karasjok, Nordreisa, Kvænangen, Enontekiö eta Inari
Demografia
Biztanleria2.847 (2023ko urtarrilaren 1a)
−30 (2022)
Dentsitatea0.3 bizt/km²
Etxebizitzak1.123
Informazio gehigarria
Sorrera1851
Ordu eremuaUTC+01:00
Hiri senidetuakNarian-Mar
Hizkuntza ofizialabokmål eta Ipar samiera
http://www.kautokeino.kommune.no/

Guovdageaidnu/Kautokeino iparraldeko Sapmi herrialdean dauden bi kultur-guneetako bat da (bestea Karasjok delarik). Industria garrantzitsuenak elur-oreinak zaintzea, antzokia/zinema eta hezkuntza sistema publikoa dira.

Guovdageaidnu/Kautokeino herrian udalerriko 2000-3000 biztanle bitartean bizi dira. Herriko demografia Finlandiako edota Norvegiako demografiaz ezberdina da, biztanleen %50a 30 urte baino gazteagoa baita. Azkeneko urteetan langabezi tasa altua izan da, 2007an %10era iritsi zelarik.

1852an, Kautokeinoko samiak Norvegiako agintearen ordezkarien kontra matxinatu ziren. Samiek Norvegiako gobernuaren agintekeria politikaren kontra indarrez eman den erantzun bakarra izan da eta hilketak ekarri dituen samien eta norvegiarren arteko istilu bakarra izan da.

Ospakizunak aldatu

Ospakizun nagusia Aste Santuko sami jaialdia da. Samiak Aste Santuan bai ezkontzak bai sendotza kristauak ospatzeko elkartu ohi dira. Gaur egun hainbat festa eta yoik kontzertu antolatzen dira; sami antzerkiak, elur-orein lasterketak, elurretako motor lasterketak, izotzean arrainak harrapatzeko lehiaketak ere antolatzen dira. Sámi Melody Grand Prix abesti lehiaketa ospatzen da: Eurovision lehiaketaren sami aldaera, bertan abesti hoberena eta yoik hoberena saritzen dira. Aste Santuan sami zinema lehiaketa ospatzen da, elurrez eraikitako zinema zabalean izaten du. Ekainean Guovdageaidnu-Kautokeino ibilbidea/bizikleta lasterketa antolatzen da. Abuztuan arrain zuriaren jaialdia ospatzen da eta ondoren udazkeneko jaialdia: elurretako motor lasterketak errekan eta kontzertuak asteburu batean zehar.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

  • [1] Turismo webgunea
  • [2] sami zinema jaialdia