Gulbadan Begum

Mogol Inperioko idazlea, poeta eta printzesa

Gulbadan Begum, familian Janu ezizenez (Kabul, Sasandar Inperioa, 1523Agra, Mogol Inperioa, 1603ko otsailaren 7a) Mogol Inperioko idazlea, poeta eta printzesa (Shahzadi) izan zen, Babur enperadorearen alaba. Ezaguna da Humayun Nama lanaren egilea izateagatik, non Humayun nebaorde enperadorearen bizitza kontatu zuen.[1] Akbar "Handia" enperadorearen eta haren ezkontide izan zenRuqaiya Sultan Begum enperatrizaren izeba izan zen.[2][3][4]

Gulbadan Begum

Bizitza
JaiotzaKabul, 1523 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Mogol Inperioa
HeriotzaAgra1603ko otsailaren 7a (79/80 urte)
Hobiratze lekuaBaburreko lorategiak
Familia
AitaBabur
AmaDildar Begum
Ezkontidea(k)Khizr Khoja (en) Itzuli
Anai-arrebak
LeinuaTimurid dynasty (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakpersiera
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria eta idazlea
Lan nabarmenak
Genero artistikoaQ50821840 Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama
sunismoa

Izenak, persieraz, hauxe esan nahi du, hitzez hitz: «arrosa gisako gorputza duena». Erdialdeko Asiako bi dinastia garrantzitsuenen sortzaileengandik zetorren zuzenean: Timur familiatik, Miran Shah semearen bidez, eta Genghis Khan-engandik, Txagatai semearen bidez. Bere ama Dildar Begum enperatriza izan zen.

Gulbadani buruzko erreferentziak aurki daitezke bere garaiko zenbait literatura-lanetan. Akbarnama (Akbar-en liburua) da hari buruzko xehetasun biografiko gehien eskaintzen dituen lana, Abul Fazal autore persiarrak idatzia.

Biografia

aldatu

Gulbadan jaio zenean, aita Pachá zen Kabul, Kunduz, Badakhshan, Bajaur eta Swaten (gero Jaiber Pajtunjuá probintzia), Timur etxeko buruzagitzaren eta burujabetza independentearen seinale. Gulbadab jaio eta bi urtera, aitak azken espedizio bati ekin zion Hindustanen zehar, Indian inperio bat konkistatzeko asmoz. Bitartean Gulbadan Kabul hirian geratu zen. Sei urterekin, Indiara joan zen, gainerako emakume-harem inperialarekin batera, non 17 urterekin ezkondu zen.[5] Gulbadanek hiru neba izan zituen, Hindal Mirza, Kamran Mirza eta Alwar Mirza (haurtzaroan hila), eta bi ahizpa: Gulrang Begum eta Gulchehra Begum. Beti izan zuen harreman estua Hindal Mirza nebarekin. Hainbat neba-ahizpaorde ere izan zituen, aitaren beste ezkontza-harreman batzuen ondorioz. Horien artean, Humayun enperadorea nabarmendu zen.

Humayun nebaordea

aldatu

1540an, Humayunek galdu egin zuen aitak, Baburrek, Indian ezarri zuen inperioa, Sher Shah Suriren konspirazioen ondorioz (Bihar jauntxoa). Haurdun zegoen lehen emaztearekin (Hamida Banu Begum), neskame batekin eta jarraitzaile leial gutxi batzuekin, Humayunek Lahorera ihes egin zuen eta, geroago, Kabulera. Beraz, Gulbadan Begumek Kabulen bizi behar izan zuen berriro, emakume-harem inperialeko gainerako emakumeekin batera, eta erbestean bizi izan zen hurrengo 15 urteetan. Handik urte batzuetara, Humayunek berriro konkistatu zituen Hindustango lurraldeak. Horren ondoren, Gulbadan (emakume-harem inperialeko gainerako emakumeekin batera) Agran finkatu zen, Akbar ilobak eskatuta, tronu inperialera igo berria baitzen. Printzesak harreman estua izan zuen aitarekin, Babur enperadorearekin, Humayun nebaorde enperadorearekin eta Akbar iloba enperadorearekin ere bai.

Humayun Nama idazten

aldatu

Akbarrek bere aitaren, Humayunen, erregealdiaren historiaren kronika idazteko eskatu zion. Enperadore gazteak oso maite zuen izeba, eta ezagutzen zuen bere narrazio-trebetasuna. Garai hartan, enperadore mogolen artean, ohikoa zen idazle jantziak kontratatzea erregearen bizitza dokumentatzeko (adibidez, Akbar enperadorearen kronika, Akbarnama, Abul Fazl persiar erudituak idatzi zuen). Akbarrek Gulbadani eskatu zion berak Humayun-en bizitzari buruz gogoratzen zuena idazteko. Gulbadanek erronka hartu zuen eta Ahwal Humauyn Padshah Jamah Kardom Gulbadan Begum bint Babur Padshah amma Akbar Padshah kronika idatzi zuen, geroago Humayun-nama izenarekin ezaguna izan zen kronika.[6]

Emakume-haremeko bizitza eta guzti

aldatu

Gulbadanek persiar arrunt batean idatzi zuen, eta ez zuen erabili idazle ezagunenek erabiltzen zuten hizkuntza eruditua. Bere aitak, Baburrek, Babur-nama kronika idatzi zuen estilo arrunt berarekin, eta berak ere haren eredua hartu zuen bere memoria propioak idazteko. Bere garaiko idazle batzuek ez bezala, berak gogoratzen zuenaren kontakizun faktiko bat idatzi zuen, apaingarririk gabe. Bere memorietan, printzesak Mogol Inperioaren emakume-haremeko bizitzaren ideia bat eskaintzen digu. Hau da XVI. mendean Mogol emakume batek egindako eta ezagutzen den lan bakarra.

Bere memoriak mendeetan zehar galduta egon dira eta aurkitu diren zatiak ez daude ondo kontserbatuta.

Humayun Nama-ren itzulpena

aldatu

Eskuizkribu horren kopia bat Britainia Handiko Liburutegian dago ikusgai. G.W. Hamilton koronelak aurkitu zuen eskuizkribua eta 1868an haren alargunak saldu zion Britainiar Museoari. Ezezaguna izan zen 1901. urtera arte, Annette Beveridgek eskuizkribua ingelesera itzuli zuen arte (Beveridgek Arrosa kapulu printzesa deitzen zion, maitekiro).[7]

Rieu historialariak Hamilton koronelaren bildumako eskuizkribu nabarmenetako bat zela esan zuen (1.000 eskuizkribu baino gehiago zituen). Beveridgek ingelesera itzulitako eskuizkribu horren edizio bat 2001ean argitaratu zen Indian.

Pradosh Chattopadhyayk Humayun Nama kronika bengali-hizkuntzara itzuli zuen, eta Chirataya Prokashanek argitaratu zuen liburua.[8]

Dokumentuaren edukia

aldatu

Gulbadan Begumek egindako eskuizkribua honelaxe hasten da:

«Agindu bat eman da: «Idatzi dakizun guztia Firdous-Makaniren (Babur) eta Jannat-Ashyaniren (Humayun) gertaerei buruz». Firdous-Makani enperadorea mundu galkor honetatik betiereko etxera pasatu zenean, nik, zerbitzari apal honek, zortzi urte znituen, eta, beraz, baliteke ez gogoratzea asko. Hala ere, benetako ordena errespetatuz, entzun dudan eta gogoratzen dudan guztia idatziko dut.»

Dokumentu horren arabera, jakina da Gulbadan 17 urterekin ezkondu zela Khizr Khwaiarekin, Gengis Kan-en ondorengo noble mogolarekin. Senar-emazte horietatik seme bat jaio zen, eta ez dakigu zein izen zuen. 1528an, Kabuletik Agrara joan zen, amaorde batekin batera. Aitak, Babur enperadoreak, bere alabatzat hartu zuen. Humayun enperadorearen porrotaren ondoren, 1540an, Kabulen erbesteratu zen bere nebaorde batekin batera. Humayunek tronua berreskuratu ondoren, Agrara ez zen berehala itzuli, Kabulen bizi izan zen sasoi batean. Printzesa Agrara itzuli zen, bere nebaordea hil eta bi urtera (1556an), Akbar iloba enperadorearen aginduz. Gulbadan Agran, Sikri-n eta Lahore-n bizi izan zen, aldizka, zazpi urteko aldi batean izan ezik, zeinetan erromesaldia egin zuen Mekara.

Emakume hezia, kultua eta errukitsua da. Irakurzalea zen, eta Humayun nebaordearen eta Akbar ilobaren maitasunaz eta konfidentziez gozatzen zuen. Bere lekutik, behatzaile zolia izan zen, gerraren konplexutasunetan eta errege-familiaren intrigetan ondo landua. Bere idatziaren lehen zatia Humayunen biografiak betetzen du, aita hil eta gero, haren tribulazioak porrotaren ondoren. Berak gutxi idatzi zuen bere aitari buruz, Baburri buruz, 8 urte besterik ez baitzituen hil zenean. Hala eta guztiz ere, anekdotak eta istorioak jaso zituen, emakume-haremean berari buruz entzun zituenak. Lanaren azken zatian emakume-harem inperialean izan zuen bere bizitza kontatu zuen.

Printzesak Baburri buruzko anekdota ausart baten berri eman zuen. Indian inperioa ezarri ondoren, urrezko txanpon handi bat asmatu zuen. Urre trinkoz egindako txanpon hori Kabulera bidali zuten, han geratu zen Asas izeneko gorteko bufoi bati txantxa bat egiteko. Bufoi horri begiak estali zizkioten, eta txanpona lepoan jarri zioten. Asas arduratuta eta intrigatuta zegoen, lepoan jarri zioten pisu handiarengatik, zer zen jakin gabe. Bufoia urrezko txanpon bat zela konturatu zenean, alaitasunez salto egin zuen eta hara-honaka saltoak egiten hasi zen gelaren inguruan, inork inoiz ezingo ziola kendu esanez.

Gulbadanek kontatu zuenez, aitaren heriotza nebaordea (Humayun) 22 urterekin gaixotu zenean gertatu zen. Hark azaldu zuen Baburrek depresio larria izan zuela semea oso gaixorik eta hilzorian ikusi zuenean. Lau egunez, enperadoreak hainbat aldiz inguratu zuen semearen ohea, Ala-ri otoitz eginez, eta oihuka eskatu zion semearen ordez bera eramateko. Printzesaren kontakizunean, miraria izan balitz bezala, bere otoitzak entzun egin zirela idatzi zuen. Humayun sendatu zen eta aita, 47 urte zituela, hil egin zen.

Erbesteratu eta gutxira, 13 urteko neska batekin maitemindu zen Humayun. Hamida Banu izena zuen, Shah Husain Mirzaren iloba. Hasieran, neskak ez zuen enperadorearekin ezkondu nahi izan, enperadorea bera baino askoz ere nagusiagoa baitzen. Azkenik, neska gaztea, jaiotza inperialeko beste emakumeen laguntzarekin, hausnartu eta enperadorearekin ezkondu zen. Bi urte geroago, 1542an, gazteak seme bat izan zuen, Akbar, gero Mogol Inperioko enperadorerik handiena. Gulbadanek gertaera horiek deskribatu zituen, baita Humayun eta Hamida Banu senar-emazte kontuak ere, alaitasunez eta eskuizkribuan pikardia ukituz.

Gulbadanek ere argi utzi zuen Mogol errege-erreginen emakumeen bizimodu nomada. Kabul, Agra eta Lahore artean igaro zuen gaztaroa. Humayun erbesteratu zenean, areagotu egin ziren haren arazoak. Berak Kabulen bizi behar izan zuen bere anaiorde batekin. Nebaorde hori, geroago, senarra errekrutatzen saiatu zen, Humayunen aurka berarekin jarduteko. Gulbadanek senarra konbentzitu zuen ez egiteko. Azken horrek, ordea, bere nebaordearekin bat egin zuen, eta altxatu egin zen Akbar ilobaren erregealdian, baina galdu eta bizitza osorako bota zuten gortetik. Gulbadanen ondoan lurperatzea ere ez zitzaion onartu.

Erromesaldia Mekara

aldatu

Gulbadanek Hamida Banu Begum-ekin batera Mekarantz egin zuen erromesaldia deskribatu zuen bere memorietan. 3.000 miliako distantzia egin zuen, eta mendi traidoreak eta etsaitasunezko basamortuak zeharkatu zituen. Odol errealeko emakumeak ziren arren, indar handikoak ziren eta zailtasunei aurre egiteko prest zeuden, batez ere euren bizitza oso estu lotuta zegoelako gizonekin eta haien aberastasunekin. Gulbadan Mekan geratu zen ia lau urtez, eta Aden hirian hondoratze bat jasan zuen. Ondorioz, Agrara itzuli ezinik egon zen hainbat hilabetez. Azkenik, 1582an itzuli zen, bidaia hasi eta zazpi urtera.

Akbar-ek bere izebarentzako pasarte seguru bat aurreikusi zuen Haj erromesaldian, eta nobleen eskolta bat eta hainbat dama bidali zituen laguntzeko. Sekitoa luxuz josita zegoen, limosna gisa dohaintzan emateko. Mekara iritsi zirenean, zalaparta handia izan zen, eta hiri horretara hainbat lekutako jendea etorri zen, urrutikoak gainera, hala nola Siria eta Asia Txikia, printzesak eskaintzen zuen limosnaren zati bat lortzeko.

Gulbadan Begumek Humayun-en Delhiko Purana Qilaren eskaileretatik erori osteko heriotzari buruz zerbait idatzi bazuen, galdu egin da. Bere nebaordeari buruzko eskuizkribua bat-batean amaitu zen 1552. urtean, Humayun hil baino lau urte lehenago. Esaldiaren erdian amaitzen da, Kamran printzearen itsualdia deskribatzean. Gulbadan Begumek Humayun-en erregealdiaren historia idazteko agindua, hura hil eta urte askotara jaso zuela dakigunez, arrazoizkoa da sinestea eskuizkribu bakarra idazketaren bertsio osatu gabea dela. Halaber, uste da Akbarrek izebari eskatu ziola Abul Fazlek informazio hori erabili ahal izatea, eta Akbar enperadoreari buruzko idazkietan islatzea.

Zahartzaroa eta heriotza

aldatu

Gulbadan oso ezaguna izan zen emakume karitatiboa izateagatik. Egunero ahalegintzen zen gaixo eta behartsuei laguntzen.

80 urte zituenean, 1603ko otsailean, bi egun sukarraz egon ostean, haren heriotzaren berri eman zen. Hamida Banu Begum eta Ruqaiya Sultan Begum bere ondoan egon ziren prozesu osoan. Gulbadan begiak itxita zegoen bitartean, Hamidak familian erabiltzen zuten Janu izen laburraz hitz egin zion: "Janu! Biziko zara", orduan hilzorian zegoen Gulbadanek begiak ireki zizkion eta "Ni hil egingo naiz, zeu biziko zara!" erantzun zion eta hil egin zen.

Akbarrek hilkutxa lekuz aldatzen lagundu zuen eta bere arimaren atsedenarengatik eskaintzak eta lan onak egiteko agindu zuen. Hiletan bere seme-alabarik ez zegoenez, Akbar-ek seme moduan jokatu zuen eta Imam-ari esan zion: "Hau da Jainkoaren borondatea".

Diotenez, hil eta hurrengo bi urteetan, Akbar atsekabetuta egon zen izeba maiteena galtzeagatik.

Bere garaian, Gulbadan bere poemengatik ere oso ospetsua izan zen turkieraz eta persieraz idatziak. Bere poema bakar bat ere ez zaigu iritsi. Hala ere, Bahadur Shah II enperadorearen bertso-bilduman bi bertsoren erreferentziak eta berak idatzitako quaseeda bat daude, baita Mir Taqi Mir-ek aipatutako erreferentzia batzuk ere.

Erreferentziak

aldatu
  1. The Humayun Nama: Gulbadan Begum's forgotten chronicle Yasmeen Murshed, The Daily Star, 27 June 2004.
  2. (Ingelesez) Malhotra, Shrishti. (2018-01-24). «Gulbadan Banu Begum: Mughal Historian & Author Of Humayun-Nama | #IndianWomenInHistory» Feminism in India (Noiz kontsultatua: 2024-06-13).
  3. (Ingelesez) Sharma, Parvati. (2019-06-21). «Gulbadan Begum’s story» BusinessLine (Noiz kontsultatua: 2024-06-13).
  4. (Ingelesez) Gulbadan Begum: The epic voyage of a daring Mughal princess. 2024-02-16 (Noiz kontsultatua: 2024-06-13).
  5. Gulbadan.
  6. The Humayun Namah, by Gulbadan Begam, a study site by Deanna Ramsay
  7. Humayun Nama, tr.. .
  8. ISBN 81-85696-66-7

Bibliografia

aldatu
  • Beveridge AS. Humayun-nama: Humayunen historia. Royal Asiatic Society; 1902.
  • Beveridge AS. Humayun-nama: Humayunen historia, Gulbadan Begumek kontatua. 2. edizoa. Goodword: Nueva Delhi; 2001. ISBN 81-87570-99-7.
  • Gould R. Nola gogoratu zuen Gulbadanek: Humayun-en liburua, antzezpen ekitaldi gisa. Mujeres precoces modernas: Una revista interdisciplinaria. 6. liburukia, 121:127; 2011.

Kanpo estekak

aldatu