Gotorleku Gorria

Gotorleku Gorria edo Lal Qila (hindiz: लाल क़िला; urduz: لال قلعہ‎) Indiako Delhi hirian dagoen gotorleku ikusgarria da, UNESCOk 2007an Gizateriaren Ondare izendatu zuena.

Gotorleku Gorria
लाल क़िला
World Heritage Logo global.svg UNESCOren gizateriaren ondarea
Red Fort, Delhi by alexfurr.jpg
Red Fort Delhi MA06.jpg
Kokapena
Herrialdea India
MegacityDelhi
Koordenatuak 28° 39′ 21″ N, 77° 14′ 25″ E / 28.6558°N,77.2403°E / 28.6558; 77.2403Koordenatuak: 28° 39′ 21″ N, 77° 14′ 25″ E / 28.6558°N,77.2403°E / 28.6558; 77.2403
Inaugurazioa1648ko apirilaren 6a
Arkitektura
Materiala(k) hareharria
Dimentsioak 33 (altuera) m
Azalera 49,1815 ha
Gizateriaren ondarea
Irizpidea (ii), (iii) eta (vi)
Erreferentzia 231rev
Eskualdea[I] Asia eta Ozeania
Izen-ematea 2007 (XXXI. bilkura)
Webgune ofiziala
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

HistoriaAldatu

Shah Jahan enperadore mogolak 1638an eraiki zuen sortu berri zuen Shahjahanabad hiria defendatzeko. Ondoren bere aurrean Jama Masjid meskita eraikiko zuen. 1857ko Indiako matxinadaren ondoren britainiar armadak okupatu zuen gotorlekua eta hainbat eraikin eta lorategi deuseztu zituen. 1903an berriztatzen programa bat hasi zuen Delhik.

EgituraAldatu

Jamuna ibaiaren ertzean kokaturik dago eta 6'5 metroko altuera duten harresi gorrietan bi ate daude, Delhikoa eta Lahorekoa, bigarrena sarrera nagusia delarik. Barnean hainbat eraikin aipagarri daude:

Naqqar Khana (Danborren etxea)

Sarrera nagusian dago. Horrela deitzen zaio atean dituen musikarien irudiengatik.

Eraikin inperialak

Gotorlekuaren ekialdean, Jamuna ibaiari begira dauden etxe zuriak dira eta ur kanalek konektatzen dituzte. Eraikin ugari dira:

  • Shah Burj: Shah Jahan enperadorearen bulego pribatuak zeuden hiru solairutako eraikin oktogonala da. Koranak deskribatzen duen paradisuaren antzekoa egin zuten. Planuak musulmanak badira ere hinduen eta mogolen arkitekturaren zantzuak nabarmenak dira dekorazioan.
  • Mumtaz Majal eta Rang Majal: Emakumeen egoitzak dira. hegoaldean kokaturik daude.
  • Khas Majal: Erregearen bizilekua zen.
  • Diwan-i-Khas: Bisitak hartzen ziren eraikina zen. Bertan zegoen paumaren tronua.
  • Moti Masjid: Perlazko meskita deitua, Gotorlekuko meskita da. 1659an eraikia izan zen.
  • Hamman: Bainuen etxea.

Eraikin hauen inguruan lorategi ugari daude.


Kanpo estekakAldatu