Ireki menu nagusia

Zipaioen matxinada edo 1857ko Indiako matxinada Indian 1857-1858an britainiarren politika kolonialaren aurka gertaturiko matxinada izan zen. Britainiarrek mendebaleko ideiak Indiako gizartean sartu izanak -misiolariak, hezkuntza...- eta zenbait neurri politiko eta ekonomiko hartu izanak -lur-jabe handien lurrak beretzea, zenbait erresuma mendean hartzea-, hinduen eta musulmanen goi-klaseen aiherkundea piztu zuten. Giro horretan, zipaioek erabili beharreko fusil berri bateko kartutxoak behi eta zerri gantzaz igurtziak zirelako berria zabaldurik, zipaioek uko egin zioten halako armak erabiltzeari, hinduen eta musulmanen erlijioek debekatua baitzen.

Zipaioen matxinada
Vereshchagin-Blowing from Guns in British India.jpg
Soldadu zipaio batzuen exekuzioa 1857an.
Data 1857ko maiatzaren 10a - 1858ko ekainaren 20a
Lekua India
Emaitza Britainiarren garaipena
Gudulariak
Flag of the British East India Company (1801).svg Zipaio matxinoak  Britainiar Inperioa
Flag of the British East India Company (1801).svg Ekialdeko Indietako Britainiar Konpainia
Buruzagiak
Flag of the British East India Company (1801).svg Bakht Khan

Britainiar Inperioa Charles Canning

Bestalde, printze bat hiltzen bazen ondorengorik utzi gabe, britainiarren politika zen estatu hori bereganatzea, oinordeko bat aukeratzen utzi gabe; hori ere tradizio hinduaren aurkakoa zenez, matxinadaren pizgarria ere suertatu zen. Politika horrek gaitzondoa eragin zuen bai herritarren, bai aristokraten artean; herritarrek ez zuten onartzen bertako lege tradizionalak urratzea, eta aristokraziak lurrak galtzen zituen.

Zenbait istiluren ondoren, 1857ko maiatzaren 10ean Meeruteko errejimentuko zipaioek ofizial europarrak hil zituzten. Ondoren iraultza Indiako erdialde guztira hedatu zen, eta matxinatuak Delhiz eta Allahabadez jabetu ziren. Azkenik, 1858ko martxoan, britainiar gobernuaren osteek -sikh eta gurkha gudariak barne- zipaioen matxinada zapaldu zuten borroka oso gogorrak izan eta gero.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zipaioen matxinada  
  1. (Ingelesez) W. Brook Northey; John Morris (2001) The Gurkhas: Their Manners, Customs, and Country Asian Educational Services 58 or. ISBN 81-206-1577-8.