Gotland ponia, (suedieraz: Gotlandsruss, skogsruss), Suediako bertako zaldi arraza bat da. Bere tamaina zein beste hainbat ezaugarriengatik ponien sailkapen taldean sartzen da.

Gotland ponia
Zaldi arraza
EspezieaEquus ferus caballus
Jatorria Suedia
Egoera FAOren araberaarriskuan
SinonimoakGotlandsruss. Skogsruss, Russ, Gotlandsruss, Skogsbaggar, Skogshäst

Etimologia aldatu

"Russ" izena egun antzineko eskandinavieraren "ross" hitzetik dator eta zela zaldia edo zama aberea esan nahi du[1]. Uharteko dialektoan erabiltzen den hitza da. Bertakoek zaldi hauek skogsbaggar deitzen dituzte, hau da, "basoko-ahariak".

Arrazaren beste izenak: Skogsruss, Russ, Gotlandsruss, Skogshäst dira.

Arrazaren historia aldatu

Antza Gotland poniak, Europako beste hainbat antzineko poni arrazak bezala, tarpanen ondorengo zuzenak dira. Tarpanen populazio bat isolatuta geratu zen Azken Izotz Aroan Suediako hego-ekialdeko itsasertzean dagoen Gotland uhartean eta poni arraza hau tarpan hauen ondorengoa da. Basoko poni bat da[2].

Uhartean egindako ikerketek agerian uzten dute zaldiak bertan egon direla behintzat duela 4000-5000 urte, baina baliteke lehengandik ere izatea.

Vallhaga izeneko Burdin Aroko herrizkan egindako indusketa arkeologikoetan (K.A. 220-500 urte) ageri geratu da zaldia gero eta arruntagoa bilakatu zela inguru haietan.

Gotland poniaren aurreneko erreferentzia idatzia Skånelagen delako Lege kodean agertzen da eta XIII. garren mendekoa da, bertan Gotlandgo zaldi basatiak aipatzen dira.

Arrazaren aurreneko deskribapen zehatzak XVIII. mendekoak dira. Carl Lineo botanikoak 1741. urtean Gotlandera egindako bidaian zera aipatu zuen; Torsburgen izeneko gotorleku zaharretik gertu arte bereziak erabiltzen zituztela zaldi hauek harrapatzeko. Joran Wallin apezpikuak 1776. urtean zera idatzi zuen: " Basa zaldieie dagokienez, jaun eta jabe dira basoetan, bai udan eta baita neguan ere. Trabarik gabe, ahal duten hoberen elikatzen dira, eta askotan jaberik gabe daude...beti geratzen dira basoetan, nahiz eta askotan, neguan bereziki, hau oso hotza izan eta elur asko dago. Bidaiariek errepidetatik gertu ikusi ditzakete, baita herrialdeko herrietatik zein hiritik ere....Tamaina ertainekoak dira, itxura kaskarrekoak, iletsuak, eskuila pasatu gabekoak, zurda luzekoak eta begi gainean ilea daukate"[2].

XIX. mendeko hastapenetan poni hauek oraindik ugari ziren Gotland osoan barrena, bereziki uharte erdiko baso zabalean. Nekazariek arraza hau mantentzen zuten beraien atxalde zein bordetan.

Arrazaren uztiapen sistema honakoa zen; baserritar bakoitzak samalda erdi-basatia zeukan basoan eta baserriko lanerako abere gazte bat behar izanez gero, bertan harrapatzen zuten eta etxekotu.

XIX. mendearen erdialdean ordea arrazaren gainbehera hasi zen. Hasteko lehen baso ziren lur asko nekazal lurrak bilakatzen hasi ziren, basa poniei bizitzeko tartea murriztuz. Garai honetan galdu zen Öland zaldia izeneko arraza, Öland uharteko arraza eta Gotland ponitik oso gertukoa. Lehenengo baso handiak eta inguruko lurrak hesituak izan ziren poni basatien bazka lekuen kaltetan. Aldi beran poniek beraien balorea galdu zuten bitarteko bezala eta soro eta hazkunde berriak kaltetzen zituztenez, baserritarrek basa poniak zerbait kaltegarritzat harzten hasi ziren.

XX. mendeko hastapenetan bakarrik 150 arrazako zaldi geratzen ziren. Orduan hainbat baserritarrek arraza gordetzea erabaki zuten, Gotland zelako "Suediako zaldirik antzinakoena".

Arrazaren ezaugarriak aldatu

  • Arraza honetan ohikoa omen da "mando-marra" delakoa bizkarrean. Jakina da ezaugarri hau antzineko poni arrazetan ohikoa dela eta tarpanekin lotzen dituela, zebra-marrak bezala.

Kanpo estekak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Salmenpohja, M: "Russ-yhdistys 20 vuotta" (’The 20th Anniversary of the Russ Association [in Finland], Satulassa, 1995/15
  2. a b http://www.ansi.okstate.edu/breeds/horses/gotland/index.htm
 
Kolore beltzeko Gotland poni