Gorka Otaegi Uriya

irrati-esataria

Gorka Otaegi Uriya (Tolosa, Gipuzkoa, 1988ko martxoaren 10a) komunikatzailea eta irrati esataria da. Txolarre Irratian hasi zuen bere ibilbidea, eta Gaztea irratian egin zuen lan ondoren. Gaur egun Euskadi Irratiko Amarauna irratsaioan dabil lanean.

Gorka Otaegi Uriya

Bizitza
JaiotzaTolosa1988ko martxoaren 10a (36 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakirrati-esataria

Ibilbidea

aldatu

Tolosako Laskorain ikastolan ikasi zuen. Gaztetatik zuen irratiarekiko zaletasuna, eta DBH garaietan asteroko irratsaio bat egiten zuen ikastolan, beste ikaskide batzuekin batera. 16 urterekin Txolarre Iratian hasi zen lanean. 38 gradu erreportaje saioa aurkezten hasi zen, eta ondoren Hitzak hegan magazina aurkeztu zuen urtebetez. Irratia lanbide gisa gustatzen zitzaiola jabetuta, Gaztea irratiko casting batera aurkeztu eta hautatu egin zuten.[1]

Hiru urtez egin zuen lan Gaztean. Magisteritza (Lehen Hezkuntza) ikasi zuen Donostian, eta ondoren, kazetaritzan lizentziatu zen. Gazteako lanaren ondoren prentsa idatzian ere aritu zen, Bilbao Udal Aldizkarian bi urtez. Garai hartan, Galtzaundi aldizkarian eta Tolosaldeko Hitzan ere aritu zen kolaborazioak egiten. Gerora Gazteara itzuli zen, eta Irrati formula saioa aurkeztu zuen. Gazteako beste zenbait saiotan ere kolaboratzaile aritu da, besteak beste Didan eta Gaztea Boxen.[2]

Gaur egun Euskadi Irratiko langilea da. Kultura zein kirol ekitaldietako esatari aritu da Amarauna saioan nahiz ETB 1en, eta Faktoria irratsaioan esatari lanak egiten ditu.[3][4] Halaber, uda denboraldietako Udako Faktoria magazina gidatu du azken urteetan, Manu Etxezortu ordezkatuz.[5][6]

2022ko irailetik Amarauna irratsaioko gidaria da.[7]

Erreferentziak

aldatu
  1. ««Hedabide publikoek beren audientziak neurtzeari utzi beharko liokete» - Tolosa» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2020-07-03).
  2. «Madrileko gaua ekarri digu gaur Gorka Otaegik» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-03).
  3. «Tolosako inauteriei buruzko saio berezia, gaur arratsaldean, ETB1en eta eitb.eus-en» Euskal Irrati Telebista 2020-02-21 (Noiz kontsultatua: 2020-07-03).
  4. (Gaztelaniaz) Euskadi Irratia y otras emisoras vascas y navarras emiten el inicio de «la korrika» – Guia de la Radio. (Noiz kontsultatua: 2020-07-03).
  5. «Udako programazioaren suziria piztu du Euskadi Irratiak» Euskal Irrati Telebista 2020-06-24 (Noiz kontsultatua: 2020-07-03).
  6. «'Blai', 'Bihotzeko Fonoteka' eta 'Txiriboga' entzungai, Euskadi Irratian, udan» Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2020-07-03).
  7. Urkizu, Urtzi. «Maider Segurolak aurkeztuko du Euskadi Irratiko 'Faktoria' magazina» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-10-12).

Kanpo estekak

aldatu