Manu Etxezortu Egibar
kazetaria
(«Manu Etxezortu» orritik birbideratua)
Manu Etxezortu Egibar (Andoain, 1969) irrati esataria da. Nahiz eta Andoainen jaio Zarautzen bizi da 2008 urtetik aurrera.
Manu Etxezortu Egibar | |
---|---|
![]() (2022) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Andoain, 1969 (55/56 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria eta irrati-esataria |

1991 urtetik EITBn egiten du lan.[1] Hasieran, bekadun gisara urteren bat egin zuen telebistan.[2] Bertatik aurrera beti aritu da irratian. Uhinen hedabidean gauza ugari egin izan ditu kirolaz gain: erreportajeak, lehiaketak aurkeztu, goizeko albistegietako esatari, ia hamarkada oso bat pasatu zuen goizeko albistegia eta tertulia aurkezten, eta gero magazinera iragan zen, 2007an. 2022ra arte "Faktoria" irratsaio goiztiarreko esataria izan zen, "Euskadi Irratian". 2022ko irailetik, "Beste 40 urtean" saioa gidatzen du irrati berean (ostegunero, 21:00etan).
Familia
aldatuJoseba Egibar euskal politikariaren lehengusua da.