2022ko Kontxako Bandera

2022ko Kontxako Bandera
Datu orokorrak
Antolatzailea Donostiako Udala
Partaideak 8 giz. + 8 emak.
Estropadak 2 estropada
Hasiera 2022ko irailaren 4a
Amaiera 2022ko irailaren 11a
Palmaresa
Txapelduna Giz. Euskal Herria Bermeo-Urdaibai
Em. Euskal Herria Orio
Txapeldunordea Giz. Euskal Herria Donostiarra
Em. Euskal Herria Arraun Lagunak
2021
2023

2022ko Kontxako Bandera gizonezkoentzat Banderaren 127. ekitaldia izan zen, eta emakumezkoentzat Banderaren 15.a. Urte honetako irailaren 4 eta 11n jokatu zen eta Bermeo-Urdaibaik seigarren bandera eta Oriok hirugarrena eskuratu zuten.

Lehiaketa aldatu

Gizonezkoei dagokienez sailkatze estropada hasi aurretik izan zen polemika, izan ere Santurtzi, 2021eko txapelduna, ez zen sailkatze estropadan aritu izena epez kanpo ematearren. Bestetik aipatzekoa da Getaria Kontxako Bandera jokatzeko sailkatu zela 49 urteren ondoren. 2001ean aritu zenean Zumaiarekin batera ateratako trainerua izan zen, Paternina-Indaux izenekoa.

Lehenengo egunean Bermeok 7 segundutako aldea atera zien Hondarribiari eta Donostiarrari. Ohorezko txanda Getariak osatu zuen. Bigarren jardunaldian nagusitasun handiagoz irabazi zuen. Aipatzekoa da Donostiarraren bigarren postua. Gorka Aranberri patroiak zazpigarren Kontxako Bandera irabazi zuen.

Emakumezkoei dagokionez Kontxako Banderarako sailkatu ziren zortzi ontziak 2023an Euskotren Ligan izango direnak izan ziren. Lehenengo egunean Orio eta Arraun Lagunaken arteko lehia estua izan zen eta horiek bi segundu atera zizkieten donostiarrei. Bigarren jardunaldian brankaz Orio nagusitu zen baina itzulera azkarra egin zuten donostiarrek eta amaieran 14 ehuneneko aldea izan zen bien artean. Tolosaldeak lehenengo txandan estropada bikaina egin zuen eta 3 ehunenekotara izan zuen azkenean Banderako podiuma.

Gizonezkoak aldatu

Parte-hartzaileak aldatu

Talde parte-hartzaileak
Taldeak Traineruak Patroiak Entrenatzaileak
  Bermeo-Urdaibai
  Donostiarra
  Getaria
  Hondarribia
  Kaiku
  Ondarroa
  Orio
  Zierbena
Bou Bizkaia
Torrekua II
Esperantza
Ama Guadalupekoa
Bizkaitarra
Antiguako Ama
San Nikolas
Zierbena
Gorka Aranberri
Arkaitz Diaz
Unax Eizagirre
Joseba Amunarriz
Cristian Garma
I. Larrinaga, J. Zelaia
Ander Etxegoien
Borja Gómez
Iker Zabala
Igor Makazaga
Ion Larrañaga
Mikel Orbañanos
Jose Luis Korta
Iñaki Errasti
Jon Salsamendi
Jon Elortegi

Emaitzak aldatu

Behin betiko denborak
Postua Trainerua 1. Eguna 2. Eguna Denera Diferentzia
1 Bermeo-Urdaibai 19:21.56 19:36.02 38:57.58
-
2 Donostiarra 19:29.26 19:44.57 39:13.83 + 0:16.25
3 Hondarribia 19:29.20 19:58.57 39:27.77 + 0:30.19
4 Orio 19:50.58 20:04.48¹ 39:55.06 + 0:57.48
5 Getaria 19:44.98 20:11.05 39:56.03 + 0:58.45
6 Zierbena 19:58.40 20:03.56 40:01.96 + 1:04.38
7 Kaiku 20:18.30 20:04.78 40:23.08 + 1:25.50
8 Ondarroa 20:25.14 20:12.76 40:37.90 + 1:40.32
  • ¹ Oriok kontsolazio txanda irabazi zuen baina 3 segunduko zigorra izan zuenez Zierbenak aurrea hartu zion 2. jardunaldian.

Tripulazio irabazlea aldatu

  • Bermeo-Urdaibai
    • Entrenatzailea: Iker Zabala
    • Patroia: Gorka Aranberri
    • Arraunlariak: Mikel Azkarate, Iñaki Goikoetxea, Gentza Zubiri, Ander Zabala, Iban Martinez, Jon Unanue, Alain Kolunga, Carlos Mañas, Oscar Andres Medina, Iker Portugues, David Iglesias, Yeray Cayon, Mikel Calleja.

Sailkapen estropada aldatu

Postua Taldea Denbora
1   Hondarribia 19:43.72
2   Zierbena 20:00.26
3   Orio 20:02.74
4   Getaria 20:05.56
5   Bermeo-Urdaibai 20:09.58
6   Kaiku 20:09.84
7   Ondarroa 20:09.96
8   Cabo da Cruz 20:12.06
9   Lekittarra 20:20.72
10   Ares 20:28.34
11   Bueu 20:37.70
12   Samertolameu 20:38.44
13   San Pedro 20:39.08
14   San Juan 20:50.20
15   Zarautz 20:56.42
16   Pedreña 20:57.02
17   Arkote 21:05.60
18   Zumaia 21:10.92
19   Lapurdi 21:21.16
20   Castropol 21:27.08
21   Deustu 21:29.82
22   Castreña 21:45.72
23   Hibaika 21:56.96
24   Mutriku 22:06.66

Emakumezkoak aldatu

Parte-hartzaileak aldatu

Talde parte-hartzaileak
Taldeak Traineruak Patroiak Entrenatzaileak
  Arraun Lagunak
  Chapela
  Cabo da Cruz
  Donostiarra
  Hibaika
  Hondarribia
  Orio
  Tolosaldea
Lugañene
Arealonga
Cabo da Cruz
Bantxa
Maddalen
Ama Guadalupekoa
Txiki
Tolosaldea
Andrea Astudillo
Olalla Martínez
Nicole Maroño
Nerea Perez
I. Ugarte, Z. Alberdi
Miren Garmendia
Nadeth Agirre
M. Amondarain, O. Barriuso
Juan Mari Etxabe
Francisco Lago
Javier Lago
Rufo Urtizberea
Iñaki Mendizabal
Iker Cortes
Patxi Francés
Ramon Erostarbe

Emaitzak aldatu

Behin betiko denborak
Postua Trainerua 1. Eguna 2. Eguna Denera Diferentzia
1 Orio 10:37.52 10:36.80 21:14.32
-
2 Arraun Lagunak 10:39.68 10:36.94 21:16.62 + 0:02.30
3 Donostiarra 10:50.82 10:46.98 21:37.80 + 0:23.48
4 Tolosaldea 10:52.83 10:45.00 21:37.83 + 0:23.51
5 Hondarribia 10:50.47 10:58.48 21:48.95 + 0:34.63
6 Hibaika 10:57.91 10:58.50 21:56.41 + 0:42.09
7 Cabo da Cruz 10:59.65 11:02.94 22:02.59 + 0:48.27
8 Chapela 11:15.18 11:06.56 22:21.74 + 1:07.42

Tripulazio irabazlea aldatu

  • Orio
    • Entrenatzailea: Patxi Francés
    • Patroia: Nadeth Agirre
    • Arraunlariak: Victoria Piñeiro, Oihane Iraola, Leire Garate, Maialen Aizpuru, Maddi Alkain, Amaia Arregi, Tayde Gomez De Segura, Eider Barba, Marina Sofia Cosci, Edith Uranga, Itxaso Azkonobieta, June Aranbarri, Ane Arruti.

Sailkapen estropada aldatu

Postua Taldea Denbora
1   Arraun Lagunak 10:46.36
2   Orio 10:50.46
3   Tolosaldea 10:57.88
4   Hibaika 11:09.46
5   Cabo da Cruz 11:10.70
6   Hondarribia 11:11.74
7   Chapela 11:17.32
8   Ondarroa 11:25.36
9   Zarautz 11:26.44
10   Deustu 11:27.24
11   Zumaia 11:31.18
12   Tirán 11:33.44
13   Mugardos-A Cabana 11:37.70
14   Hernani 11:43.88
15   Rianxo 11:45.06
16   Castropol 12:01.26
17   Castreña 12:20.60
18   Perillo 12:27.34
19   Portugalete 12:38.44

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu