Gojko Pijetlović
Gojko Pijetlović (serbieraz: Гојко Пијетловић; Novi Sad, Serbia, 1983ko abuztuaren 7a) Waterpolo jokalari serbiarra da; anitzetan izan da olinpiar, munduko eta Europako txapeldun.
Gojko Pijetlović | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Novi Sad, 1983ko abuztuaren 7a (41 urte) |
Herrialdea | Serbia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | serbiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | waterpolo jokalaria |
Parte-hartzailea
| |
Posizio edo espezialitatea | atezaina |
Altuera | 194 zentimetro |
Ibilbidea
aldatuNovi Saden jaio zen, eta Gornja Pecka-n du jatorria Srpskako Errepublikan[1]. Dusko Pijetlovic waterpolo jokalari eta txapeldun olinpiko serbiarraren anaia da. Waterpolo profesionalaren bidaia, Voivodinan hasi zuen; Partizanen jarraitu, baina Qatarren iritsiko zen benetan jokatzeko heldutasunera. Kotor-eko klubarekin LEN Trofeoa irabazi zuen 2010ean, zeina, Partizan, Budva, Oradea eta Sabac taldeez lortutako nazio mailako txapelketetako eta kopekin batera, kirolari batentzat garrantzi handiko garaikurrak diren. Oradeako lehiaren ostean, serbiar waterpolora itzuliko da labur; Sabac taldearekin denboraldi bat jokatu zuen; Serbiako Kopa irabazi zuen haiekin, eta, lehen aldiz, taldeko kapitain gisa[2]. Serbiako klubari agur esan, eta kontratu berria sinatu zuen Oradearekin.
Profila
aldatuTaldekako sari asko bildu ditu selekzioarekin, baita hainbat sari eta domina pertsonal ere. Irabazitako trofeoen artean, handienak, zalantzarik gabe, 2012an Londresko Olinpiar Jokoetan lortutako brontzezko domina, eta 2016an Rioko eta 2020an Tokiko Olinpiar Jokoetan lortutako urrezkoak dira; 2006an Europako Txapelketarako hautagai izan bazen ere, 2010 arte ez zuen jokatuko halako lehiaketa batean, Zagreben. Slobodan Soraren ordezkoa izan zen; gero, Eindhovenen lekua galdu zuen 2012an, eta, 2014an, Budapesten itzuliko zen. Serbia garaile izan zen lehian, eta Pijetlović atezainik onena izendatuko zuten[3]. Aitortza bera emango zioten taldearen alde egindako lanaren eta ekarpenengatik 2014ko Dubaiko Munduko Ligako azken txapelketan[4]. Munduko txapelketari dagokionez, Pijetlovicek Serbia ordezkatu zuen horietako seitan. Urrezko bi domina irabazi zituen, Erroman 2009an eta Kazanen 2015ean, eta, 2011n, zilarrezko dominarekin itzuli zen Shanghaitik. Hiru aldiz lehiatu da Olinpiar Jokoetan, Londresen 2012an, brontzea irabazi zuen debutean; lau urte geroago, Serbiako waterpoloan arrakasta handiena lortu zuen taldean izan zen Rion, urrezko domina irabazita; lau urte geroago, Serbiak berriro errepikatuko zuen balentria. Slobodan Sora Serbiako selekziotik erretiratu ostean, Gojko Pijetlovicek bat zenbakia zuen txapela hartu zuen, eta, orain arte, 265 partida jokatu, eta 23 domina lortu ditu guztira. Senior mailako selekzioko 23 domina horiez gain, Pijetlovićek, 2002an, Jugoslaviako selekzioko kide gisa, Europako Txapelketa irabazi zueneko junior garaiko bat ere badu, Barin irabazitakoa.
Olinpiar Jokoak
aldatu2012ko Udako Olinpiar Jokoetan, Gojko brontzezko domina irabazi zuen Serbiako taldean izan zen. Kroaziak urrezko domina eskuratu zuen, eta Italiak zilarrezkoa.
2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Gojko urrezko domina irabazi zuen Serbiako taldean izan zen. Kroaziak zilarrezko domina, eta Italiak brontzezkoa eskuratuko zuten.
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Gojko urrezko domina irabazi zuen Serbiako taldean izan zen. Greziak, zilarrezkoa, eta Hungariak brontzezkoa eskuratuko dute. Serbiaren taldea honako hauek ordezkatu zuten: Milan Aleksić, Nikola Dedović, Filip Filipović, Nikola Jakšić, Đorđe Lazić, Dušan Mandić, Branislav Mitrović, Stefan Mitrović, Duško Pijetlović, Gojko Pijetlović, Andrija Prlainović, Sava Ranđelović eta Strahinja Rašović-ek[5][6].
Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak
aldatuUdako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2012 | Londres Erresuma Batua |
Waterpoloa gizonezkoa[7]. | |
2016 | Rio de Janeiro Brasil |
Waterpoloa gizonezkoa[8]. | |
2020 | Tokio Japonia |
Waterpoloa gizonezkoa[9]. |
Klubekin lortutako garaikurrak
aldatu- LEN Trofeoa 2009/10. - Kopako irabazlea Qatarrekin
- Serbiako Txapelketa 2006/07 eta 2007/08 .- Partizanekin txapelduna
- Serbiako Kopa 2006/07 eta 2007/08. - Kopako irabazlea Partizanekin
- Montenegroko Txapelketa 2010/11. - Txapelduna Budvarekin
- Montenegroko Kopa 2010/11. - Kopako irabazlea Budvarekin
- Errumaniako Txapelketa 2013/14. eta 2014/15. - Txapelduna Oradearekin
- Errumaniako Kopa 2015/16 - Kopa irabazlea Oradearekin
Erreferentziak
aldatu- ↑ Бака Гојка и Душка Пијетловића: Не могу да гледам меч кад унуци губе
- ↑ Спортски Журнал: Гојко Пијетловић употпунио колекцију трофеја, са Шапчанима освојио Куп Србије
- ↑ Блиц: Гојко Пијетловић најбољи голман турнира, за играча шампионата проглашен Варга
- ↑ Блиц: Пијетловић најбољи голман Светске лиге, Филиповић стрелац, али не и играч
- ↑ «Gojko Pijetlović» olympedia.org 2022-01-07an begiratua(Ingelesez)
- ↑ «Gojko Pijetlović» Olympics.com 2022-01-07an begiratua (Gaztelaniaz)
- ↑ "Waterpoloa, gizonezkoa, emaitzak 2012" olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ "Waterpoloa, gizonezkoa, emaitzak 2012" olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ "Waterpoloa, gizonezkoa, emaitzak 2012" olympedia.org (Ingelesez)