Kotor
Kotor (montenegroeraz Котор) Montenegro hego-mendebaldean dagoen kostaldeko hiria da. Izen bereko golkoaren barnealdean dago kokaturik. Hiriak 13.510 biztanle ditu eta udalerriaren administrazio-zentroa ere bada. 1979tik Kotor Gizateriaren Ondare baten zati da, Kotorreko lurralde kultur-historiko eta naturala izenekoa.[1]
Kotor | |||
---|---|---|---|
herria | |||
![]() Kotorreko badia. ![]() | |||
| |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | ![]() | ||
Administrazioa | Kotor Municipality | ||
Alkatea | Marija Pčelica Ćatović | ||
Izen ofiziala | Котор | ||
Posta kodea | 85330 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°25′31″N 18°46′16″E / 42.42539°N 18.771191°E42°25′31″N 18°46′16″E / 42.42539°N 18.771191°E | ||
![]() | |||
Azalera | 335 km² | ||
Altuera | 635 m | ||
Demografia | |||
Dentsitatea | 0,07 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | K.a. V. mendea | ||
Hiri senidetuak | Kehl, Stari Grad (en) ![]() ![]() ![]() | ||
http://www.opstinakotor.com |
DemografiaAldatu
2009an egin ziren estatistiken arabera hiriak 1.289 pertsona ditu. Horrek 1980tik hona populazio galera bat adierazten du.
Kotorren garapen demografikoa. | |||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1948 | 1953 | 1961 | 1971 | 1981 | 1991 | 2003 | |||||||||||||
871 | 950 | 1.187 | 1.433 | 1.332 | 1.401 | 1.331 |
GeografiaAldatu
Kotorreko portu zahar mediterraneoa harresi ikusgarri batez dago inguraturik, Veneziako Errepublikak eraiki zuena eta hori dela eta, eragin veneziarra oraindik ikusgai dago hiriko arkitekturan. Kotorreko golkoari, Mediterraneo osoko gunerik koskatuenetarikoa, batzuetan Europako fiordo hegoaldekoena deritzo, nahiz eta izatez itsasadarra den. Orjen eta Lovćeneko kareharrizko itsaslabarrekin, Kotor eta bere inguruko zonaldea ikuspegi mediterraneo ikusgarrienetarikoa da.
TurismoAldatu
Azken urteotan, Kotorreko turista kopurua handitzen joan da, Kotorreko golkoko ondasun natural eta Kotorreko alde zaharreko ikusgarritasunaren ondorioz.
Hiri senidetaukAldatu
Kotortar ezagunakAldatu
- Rambo Amadeus, abeslari eta musikagilea.
- Tomislav Crnković, futbolista.
- Stevan Faddy, abeslaria.
- Zoran Gopčević, waterpolo jokalaria.
- Vasko Lipovac, margolaria.
- Ratimir Martinović, piano-jotzilea.
- Vlaho Orlić, waterpolo entrenatzailea.
- Andrija Paltašić, margolaria.
- Nina Petković, abeslaria.
- Viktor Vida, idazlea.
- Boško Vuksanović, waterpolo entrenatzailea.
IruditegiaAldatu
ErreferentziakAldatu
Kanpo estekakAldatu
- (Ingelesez):kotor Unescoren webgunean.
- (Gaztelaniaz):Informazio turistikoa El País egunkarian.