Partizan Kirol Elkartea

Partizan Kirol Elkartea edo Partizan Belgrado (serbieraz Југословенско спортско друштво Партизан, Jugoslovensko Sportsko Društvo Partizan) Serbiako kirol elkarte bat da 1945ean Belgraden sortu zena.

EgituraAldatu

20 kiroletatik gora hartzen ditu bere baita, ezagunenak saskibaloi, futbol, waterpolo eta eskubaloi taldeak dira.

SaskibaloiaAldatu

KK Partizan da saskibaloi taldea eta kirol elkarte guztiko atalik ezagunena da herrialdeko txapelketez gain Europa mailako tituluak ere eskuratu baititu.

  • Euroliga (1): 1992.
  • Korać Kopa (3): 1978, 1979 eta 1989.
    • Finalista (4): 1974, 1976, 1981 eta 1987an.
  • Jugoslavia / Serbiako Ligak (20): 1976, 1979, 1981, 1987, 1992, 1995, 1996, 1997, 2002, 2003, 2004, 2005, 2006, 2007, 2008, 2009, 2010, 2011, 2012 eta 2013.
  • Jugoslavia / Serbiako Kopak (13): 1979, 1989, 1992, 1994, 1995, 1999, 2000, 2002, 2008, 2009, 2010, 2011 eta 2012.

FutbolaAldatu

FK Partizan da kirol elkarteko futbol atalaren izena eta batez ere azken bi hamarkadetan Serbiako talde indartsuena bihurtu da.

WaterpoloaAldatu

VK Partizan izena du eta Europako txapelketa gehien irabazi dituen kirol atala da. Herrialdeko txapelketen sailkapenean goren postuan dago.

  • Euroliga (7): 1964, 1966, 1967, 1971, 1975, 1976 eta 2011.
  • Europako Errekopa (1): 1990.
  • Europako Superkopa (2): 1991 eta 2012.
  • Jugoslavia / Serbiako Liga (25): 1963, 1964, 1965, 1966, 1968, 1970, 1972, 1973, 1974, 1975, 1976, 1977, 1978, 1979, 1984, 1987, 1988, 1995, 2002, 2007, 2008, 2009, 2010, 2011 eta 2012.
  • Jugoslavia / Serbiako Kopak (23): 1973, 1974, 1975, 1976, 1977, 1979, 1982, 1985, 1987, 1988, 1990, 1991, 1992, 1993, 1994, 1995, 2002, 2007, 2008, 2009, 2010, 2011 eta 2012.

EskubaloiaAldatu

RK Partizan izena du eta herrialdeko txapelketak irabazi ditu.

  • EHF Errekopa (0): final aurekoak 1999 eta 2002an.
  • Jugoslavia / Serbiako Liga (9): 1993, 1994, 1995, 1999, 2002, 2003, 2009, 2011 eta 2012.
  • Jugoslavia / Serbiako Kopak (11): 1959, 1966, 1971, 1993, 1994, 1998, 2001, 2007, 2008, 2012 eta 2013.

Kanpo estekakAldatu