Gizarte Demokratikoaren Alderdia
Gizarte Demokratikoaren Alderdia (turkieraz: Demokratik Toplum Partisi, DTP, kurdueraz: Partiya Civaka Demokratîk, PCD) Kurdistango alderdi politiko sozialista eta abertzalea izan zen.
Gizarte Demokratikoaren Alderdia Partiya Civaka Demokratîk (PCD) | |
---|---|
Buruzagia | Ahmet Türk, Emine Ayna, Aysel Tuğluk, Nurettin Demirtaş |
Sorrera | 2005eko abuztuaren 17a |
Desegitea | 2009ko abenduaren 12a |
Egoitza nagusia | Barış Manço Cad. 32. Sk. 37. zbk, Balgat – Ankara |
Ideologia politikoa | Nazionalismo kurdua sozialdemokrazia |
Nazioarteko kidetza | Internazional Sozialista (behatzailea) |
www.dtp.org.tr/ |
2005ean sortu zutenetik ibilbide politikoki arrakastatsua izan dute, baina euren ideologiagatik eta PKKrekin (Kurdistango Langileen Alderdia) izandako loturengatik Turkiako estatua atzetik eduki dute azkenik 2009an ilegalizazioaren prozesua jasan duten arte.
Ibilbide politikoa
aldatu2007an 20 legebiltzarkide lortu zituzten Turkiako Parlamentuan, eta 2009an bederatzi alkate eskuratu zituzten beste hainbeste probintzietako hiriburuetan, Diyarbakır, Batman, Hakkari, Iğdır, Siirt, Şırnak, Tunceli, Bingol eta Van hirietan hain zuzen ere.
Debekua
aldatuHala ere, 2009ko abenduan Turkiako Auzitegi Konstituzionalak azkenean alderdia legez kanpo utzi zuen "estatu, herrialde eta nazioaren batasun apurtezinaren aurkako ekintzen sorlekua" izateaz akusatuta. Debekua hala herrialdearen barruan nola nazioartean oso kritikatua izan da, turkiar agintariek Ezker Abertzalearen aurkako prozesuak eredutzat hartu duten bitartean.
Kanpo estekak
aldatu- (Turkieraz)DTPren webgunea