Girolamo Cardano
Girolamo Cardano (frantsesez: Jerome Cardan; latinez: Hieronymus Cardanus) (Pavia, 1501eko irailaren 24a – 1576ko irailaren 21a) italiar Pizkundeko matematikari, sendagile eta astrologoa izan zen[1].
Girolamo Cardano | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Hieronimo Cardano |
Jaiotza | Pavia, 1501eko irailaren 24a |
Herrialdea | Milanerria |
Heriotza | Erroma, 1576ko irailaren 21a (74 urte) |
Hobiratze lekua | Sant'Andrea al Quirinale (en) |
Familia | |
Aita | Fazio Cardano |
Ama | Chiara Micheri |
Ezkontidea(k) | Lucia Banderini (en) (1531 - 1546) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Paviako Unibertsitatea (1520 - 1522) Paduako Unibertsitatea (1522 - 1526) : medikuntza |
Hizkuntzak | latina italiera |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | filosofoa, matematikaria, astrologoa, asmatzailea, ingeniaria eta medikua |
Lantokia(k) | Padua Milan Pavia Bolonia eta Erroma |
Enplegatzailea(k) | Scuole Piatti (en) (1534 - 1539) Paviako Unibertsitatea (1543 - 1551) Paviako Unibertsitatea (1559 - 1562) Boloniako Unibertsitatea (1562 - 1570) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Influentziak | Arkimedes |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Haren medikuntzari buruzko teoriak astrologian oinarritzen ziren batez ere, eta Europa osoan ospe handia eman zioten. De subtilitate, De varietate rerum, eta beste zenbait filosofia lanetan ikusi zen bezala, Aristoteles, Plotino, Ibn Rush eta estoikoen sistemaren jarraitzailea izan zen. Matematikari bikaina zen[2]. Aljebraren arloan ezaguna da 1545. urtean, Ars magna obran, hirugarren mailako ekuazioen soluzioa argitaratu zuelako. Horrez gain, probabilitatearen bitartez zorizko jokoak aztertu zituen. Matematika eta medikuntzaz gainera, liburu anitz idatzi zituen astronomia, fisika, jokoak (Liber de ludo aleae edo Zori-jokoen Liburua), filosofia eta ezkutuko jakintzei buruz. Bere izena daraman esekidura sistema asmatu zuen (Kardan giltzadura)[3].
Erreferentziak
aldatu- ↑ Cardano, Girolamo The Galileo Project. Webcitation.org
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Girolamo Cardano |
Artikulu hau Italiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |