Gipuzkoako Sega Txapelketa

Gipuzkoako Sega Txapelketa urtero jokatzen den sega proba da.

Gipuzkoako Sega Txapelketa
Kirola sega-jokoa
Antolatzailea Gipuzkoako Herri Kirol Federazioa
Sorrera ?
Eremua  Gipuzkoa
Tokia aldakorra
Lana ordubete
Garaipen gehien ?
Txapelduna Julen Gabirondo (2023)
Segalaria Zaldibian.

Kategoriak eta egin beharreko lanak aldatu

Gipuzkoako Herri Kirol Federazioak, sega modalitatearen barruan, hainbat txapelketa antolatzen ditu urtero: azkartasunezko txapelketa, ohiko erako txapelketa eta sega-sail txapelketa.

Egin beharreko lanak:

  • Ohiko erako sega txapelketa: Denbora-tarte jakin batean ahalik eta belar kilo gehien ebakitzea da jarduna. Finalera lau edo bost segalari sailkatzen dira, aurretik egiten den kanporaketa gainditu ondotik. Gizonezkoek 60 minutuko lana egin behar dute finalean; eta, 30 minutukoa, kanporaketetan. Emakumezkoek, berriz, 20 minutuko beharra dute finalean, eta ordu laurdenekoa sailkatze-saioetan.
  • Sega-sail txapelketa: Azalera jakin bateko belar-sailak ebakitzea da lana, ahalik eta bizkorren. Azkartasunezko modalitatearekin erkatuta, lan luzeagoak izaten dituzte. Mila metro koadroko lana dute gizonezkoek; eta, laurehun metro karratukoa, emakumezkoek. Modalitate honetan segaketaz gain, txukuntasuna ere epaitzen da, eta horren araberako denbora-zigorrak ezar diezazkiekete epaileek kirolariei.
  • Azkartasunezko sega txapelketa: Azalera jakin bateko belar-sailak ebakitzea da lana, ahalik eta bizkorren. Gizonezkoek 100 metro karratuko sailetan lan egin behar dute; emakumezkoek, 50 metro karratuko sailetan. Hamar segalari baino gehiagok txapelketan izena eman badute, lau kirolaririk onenek azalera bereko beste sail bat moztu behar dute txapelduna zein den erabakitzeko. Horretarako, sail guztiak ebakitzeko behar izan dituzten denborak eta epaileek irizten dizkieten zigor-segundoak batu behar dira.

Ohiko erako sega txapelketa: Gizonezkoak aldatu

Palmaresa aldatu

Urtea Tokia Txapelduna Bigarrena
2006 Usurbil Joxe Gabirondo Mikel Aranalde
2007 Larraitz (Abaltzisketa) Joxe Gabirondo Andoni Goikoetxea
2008 Zaldibia "Urki" Andoni Goikoetxea
2009 Oiartzun Juan Joxe Lizaso Andoni Goikoetxea
2011 Oiartzun Juan Joxe Lizaso Mikel Alkorta
2012 Oiartzun Juan Joxe Lizaso Mikel Alkorta
2013[1] Aia Igor Esnaola Juan Joxe Lizaso
2014[2] Aia Igor Esnaola Juan Joxe Lizaso
2015[3] Aia Igor Esnaola "Urki"
2016[4] Asteasu Julen Gabirondo Igor Esnaola
2017[5] Asteasu "Urki" Julen Gabirondo
2018[6] Asteasu Jokin Etxeberria Julen Gabirondo
2019[7] Larraitz (Abaltzisketa) Julen Gabirondo Jokin Etxeberria
2021 Asteasu Julen Gabirondo Jon Otegi
2022 Asteasu Julen Gabirondo Jon Otegi
2023 Asteasu Julen Gabirondo Jokin Etxeberria

Garaipenak aldatu

2006. urtetik aurrera. Aurreko emaitzak falta dira.

OHARRA: 2010ean ez zen gizonezkoen Gipuzkoako Ohiko Erako Sega Txapelketarik jokatu.

Segalaria Txapel-kopurua Txapela lortutako urteak
Julen Gabirondo 5 2016, 2019, 2021, 2022, 2023
Juan Joxe Lizaso 3 2009, 2011, 2012
Igor Esnaola 3 2013, 2014, 2015
Joxe Gabirondo 2 2006, 2007
Jexux Mari Ormaetxea "Urki" 2 2008, 2017
Jokin Etxeberria 1 2018

Ohiko erako sega txapelketa: Emakumezkoak aldatu

Palmaresa

Urtea Tokia Txapelduna Bigarrena
2012 Amasa-Villabona Arrate Garin Alatzne Etxaburua

Sega-sail txapelketa: Gizonezkoak aldatu

Palmaresa

Urtea Tokia Txapelduna Bigarrena Irabazlearen denbora
2021 Aizarna (Zestoa) Julen Gabirondo Mikel Lizartza 35` 09``
2022 Aizarna (Zestoa) Mikel Lizartza Julen Gabirondo 43` 49``
2023 Amasa (Amasa-Villabona) Jokin Etxeberria Mikel Lizartza 28` 28``

Sega-sail txapelketa: Emakumezkoak aldatu

Palmaresa

Urtea Tokia Txapelduna Bigarrena Irabazlearen denbora
2021 Aizarna (Zestoa) Alaitz Imaz Ainara Otamendi 23` 31``

Azkartasunezko sega txapelketa: Gizonezkoak aldatu

Palmaresa

Urtea Tokia Txapelduna Bigarrena Irabazlearen denbora
2008 Zizurkil Andoni Goikoetxea Mikel Aranalde 6` 24``
2009 Zizurkil Joxe Gabirondo Juan Joxe Lizaso 4` 13``
2010 Zizurkil Joxe Gabirondo Juan Joxe Lizaso 5` 10``
2011 Zizurkil Juan Joxe Lizaso Mikel Alkorta 7` 07``
2012 Zizurkil Igor Esnaola Juan Joxe Lizaso 5` 00``
2013 Zizurkil Juan Joxe Lizaso Igor Esnaola 2` 56`` (*)
2014 Zizurkil Igor Esnaola Mikel Garayalde 4` 46``
2015 Zizurkil Igor Esnaola Julen Gabirondo 4` 39``
2016 Zizurkil Julen Gabirondo Iñigo Mercader 5` 29`` % 39
2017 Zizurkil Julen Gabirondo Peio Argaia "Tximel" 4` 58`` % 63
2018 Zizurkil Igor Esnaola Julen Gabirondo 4` 28`` % 34
2019 Zizurkil Julen Gabirondo Iban Pardo 6` 20`` % 68
2021 Zizurkil Julen Gabirondo Suharri Irazustabarrena 4` 54``
2022 Zizurkil Oier Urkola Mikel Lizartza 6` 13`` % 23
2023 Zizurkil Jokin Etxeberria Mikel Lizartza 6` 16``
  • OHARRA: 2013. urteko txapelketan, kirolari guztientzako adina belar ez zegoenez, sail bakarrera murriztu zuten egin beharreko lana.

Azkartasunezko sega txapelketa: Emakumezkoak aldatu

Palmaresa

Urtea Tokia Txapelduna Bigarrena Irabazlearen denbora
2008 Zizurkil Maria Luisa Gabirondo Arrate Garin 3` 24``
2009 Zizurkil Arrate Garin Josune Gorostidi 2` 45``
2010 Zizurkil Arrate Garin Aloña Galarraga 2` 56``
2011 Zizurkil Arrate Garin Alatzne Etxaburua 3` 33``
2012 Zizurkil Alatzne Etxaburua Arrate Garin 3` 42``
2013 Zizurkil Ainara Otamendi Alatzne Etxaburua 4` 57``
2014 Zizurkil Alatzne Etxaburua Alaitz Imaz 3` 28``
2015 Zizurkil Alatzne Etxaburua Irati Astondoa 3` 28``
2016 Zizurkil Alatzne Etxaburua Ainara Otamendi 4` 00``
2017 Zizurkil Alatzne Etxaburua Alaitz Imaz 3` 24``
2021 Zizurkil Alaitz Imaz Ainara Otamendi 3` 49``
2022 Zizurkil Alaitz Imaz Irati Astondoa 4` 50`` % 30
2023 Zizurkil Alaitz Imaz Ainara Otamendi 5` 05``

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu