Giandomenico Tiepolo

Giovanni Domenico Tiepolo» orritik birbideratua)

Giandomenico Tiepolo (Venezia, Italia, 1727ko abuztuaren 30a - 1804ko martxoaren 3a) margolaria izan zen, Giambattista Tiepoloren semea. Margolaritzan eta grabatugintzan nabarmendu zen. Aitarekin ikasi zituen margolaritzaren teknikak, eta haren laguntzaile jardun zuen bizi guztian; baina bere kasa ere egin zituen zenbait lan, adibidez Veneziako San Paolo elizan 1748. urtean, Brescian 1749an eta familiaren Zianigoko etxean 1749an.

Giandomenico Tiepolo

Bizitza
JaiotzaVenezia1727ko abuztuaren 30a
Herrialdea Veneziako Errepublika
BizilekuaMirano
HeriotzaVenezia1804ko martxoaren 3a (76 urte)
Familia
AitaGiambattista Tiepolo
AmaMaria Cecilia Guardi
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, grabatzailea eta artista grafikoa
Lan nabarmenak
Genero artistikoagenero-margolana

Musicbrainz: d1cc8658-2bc3-4fc5-a7ab-e1d41da97a5e Discogs: 2237834 Edit the value on Wikidata

Aitarekin lankidetzan jardun zuen garaian Würzburga (1751-1753) eta Madrila (1761-1770) joan zen, besteak beste, eta Vicenzako Villa Valmanarako apainduretan ere parte hartu zuen (1757). Aita hil ondoren Veneziara itzuli zen eta Pintura Akademiako lehendakari izendatu zuten 1780an. 1783an Genovako dukearen jauregia apaindu zuen eta 1791n hasi zuen Zianigoko etxearen dekorazioa, bere maisulantzat hartzen dena.

Aitarekin batera egindako obretan, Giandomenicoren pintura aitarena baino urduriagoa, mugimendu biziagokoa dela ikus daiteke. Giandomenico Tiepoloren irudietan, bestalde, karikatura eta irudi groteskoak dira nagusi. Joera hori antzeman daiteke, besteak beste Valmaranako freskoetan, saltzaile ibiltarien eta herri-ospakizunei buruzko irudietan (Parisko Louvre museoan eta Bartzelonako museoan), eta batez ere Zianigoko etxeko freskoetan (satiroak eta abar), bere maisulanetako batean. Madrilgo Errege Jauregian jardun zuen. Veneziako giroa ageri zuten marrazkiak egin zituen.

Bere obretan aristokraziaren kritika eta satira garratza egin zuen, eta alde horretatik Goyaren eta Daumierren aitzindaritzat hartu izan da.

Grabatugintzari dagokionez, azkenik, aitaren obrak kopiatu eta bere obra propioak ere egin zituen. Azken horietan aipagarriena, Würzburgen 1753an egindako Egiptoko ihesaldia da.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Giandomenico Tiepolo