Groteskoa (italieratik, grottesco, "leizeetakoa"), arkitekturan eta dekorazioan, animalien, gizonen edo landareen irudiez egindako horma-irudi edo eskultura bitxiak dira. Izaki bizien irudiez gainera, sinboloak azaltzen dira lan grotesko batzuetan apaingarri.

Mural groteskoa Villa Foscarin, Venezian.

Erromako haitzuloetan aurkitutako irudiei esan zitzaien hasieran grotesko, baina Rafael estilo hori berriro erabiltzen hasi zen Pizkundean. XVI. mendean indar handia izan zuen arte groteskoak Italian eta beste lurralde askotan. XIX. mendea arte erabili izan zen estilo hau, freskoetan batez ere.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu