Giovanni Battista Sammartini
musikagile italiarra
Giovanni Battista Sammartini (Milan, Italia, 1698 - Milan, Italia, 1775ko urtarrilaren 15a) italiar musikagilea izan zen.
Giovanni Battista Sammartini | |||
---|---|---|---|
1728 - | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Milan, 1700 | ||
Herrialdea | Milanerria | ||
Heriotza | Milan, 1775eko urtarrilaren 15a (74/75 urte) | ||
Familia | |||
Aita | Alexis Saint-Martin | ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | italiera | ||
Ikaslea(k) | |||
Jarduerak | |||
Jarduerak | musikagilea, organista, orkestra zuzendaria, musikologoa, musika-irakaslea eta kapera-maisua | ||
Mugimendua | musika barrokoa | ||
Genero artistikoa | opera sinfonia sonata-forma erlijio-musika | ||
Musika instrumentua | organoa biolina | ||
|
Biografia
aldatu1730-1770. urteetan Milango Andre Maria Magdalenako kapera-maisu eta organista izateaz gainera, Milango eliza askotako musika-zuzendari izan zen. 1741-1745. urteetan Glucken irakasle izan zen.
Zeresan eta eragin handia izan zuen Milango musika-giroan. Haydn adiskide izan zuen, eta eragin handia izan zuen Mozart gaztearengan. Sonataren aitzindarietako bat izan zen, eta sinfonia egituratu zuen. 2.000 lan inguru idatzi zituen, molde anitzekoak: sinfoniak, kuartetoak, sonatak klaberako, kontzertuak biolinerako eta sei musika-tresnatarako, eta eliza-musika, besteak beste.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.