Ireki menu nagusia

Alexandro II.a Eskoziakoa

Alexandro II.a Eskoziakoa, (Eskoziako gaeleraz: Alasdair mac Uilleim) (Haddington, Eskozia, 1198ko abuztuaren 24a - Kerrera, Barruko Hebridak, 1249ko uztailaren 6a) Eskoziako Erresumako erregea izan zen, garai hartan Alba erresuma izenaz ezagutzen zena.

Alexandro II.a Eskoziakoa
Alexander II (Alba) ii.JPG
Eskoziako erregea

1214ko abenduaren 4a - 1249ko uztailaren 6a
Gilen I.a Eskoziakoa - Alexandro III.a Eskoziakoa
Bizitza
Jaiotza Haddington1198ko abuztuaren 24a (egutegi gregorianoa)
Herrialdea  Eskoziako Erresuma
 Erresuma Batua
Heriotza Kerrera Itzuli1249ko uztailaren 6a (50 urte)
Hobiratze lekua Melrose Abbey Itzuli
Familia
Aita Gilen I.a Eskoziakoa
Ama Ermengarde de Beaumont
Ezkontidea(k) Joan of England Itzuli
Marie de Coucy Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Dunkeld etxea
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa kristautasuna

BiografiaAldatu

Gilen I.a Lehoia erregearen seme bakarra izan zen. Haurtzaroa Ingalaterran pasa zuen eta 16 urterekin aita hil zenean Eskoziako erregetza hartu zuen. Lehendabiziko urtean Meic Uilleim eta MacHeths leinuen matxinadari aurre egin behar izan zion.

Aldi berean armada bidali zuen Ingalaterrara bertako baroi batzuei lagunduz Joan Lurgabea boteretik kentzeko eta honen ordez Luis VIII.a Frantziakoa ezartzeko, baina 1216an Joan Lurgabea hil eta Aita Santuak eta Ingalaterrako aristokraziak bederatzi urteko haurra zen Henrike III.a aukeratu zuten errege eta armada frantsesak eta eskoziarrak alde egin behar izan zuten Ingalaterratik. 1217ko irailaren 12an hiru agintarien arteko bake ituna sinatu zen eta hori gutxi balitz 1221eko ekinean Alexandro II.a Henry III.aren Joan arrebarekin ezkondu zen. Joan 1238an hil zen ondorengorik gabe eta Alexandrok bigarren emaztea hartu zuen, Maria Coucykoa, frantziarra, eta berarekin izan zuen Alexandro semea bihurtu zen oinordeko.

1249an Argylleko Lordari Haakon IV.a Norvegiakoarekiko zituen aliantzak mozteko eskatu zion baina honek ez zuen esandakoa bete eta zigor espedizio bat antolatu zuen. Espedizio horretan sukarrak jo zuen Alexandro eta Barruko Hebridetako Kerrera uhartean hil zen.


Aurrekoa
Gilen I.a Eskoziakoa
Eskoziako Erresumako erregea
12141249
Ondorengoa
Alexandro III.a Eskoziakoa
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alexandro II.a Eskoziakoa