Arbroatheko abadia (ingelesez: Arbroath Abbey) Eskoziako Arbroath herriko abadia historikoa da, bertan sortu baitzen Eskoziako Erresuma 1320an. A mailako eraikina izendaturik dago.

Arbroatheko abadia
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaAngus
Koordenatuak56°33′45″N 2°34′56″W / 56.5625°N 2.5822222222222°W / 56.5625; -2.5822222222222
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1178 (egutegi gregorianoa)
Erlijioakatolizismoa
IzenaThomas Becket
Arkitektura
Ondarea
SM90018
Webgune ofiziala

Historia aldatu

Gilen I.a Eskoziakoak 1178an Arbroatheko abadia eraiki zuen. 1197an sagaratu zuten eta lanak 1233 arte luzatu ziren. Erregea bera abadian lurperatu zuten 1214an. Abadiako monjeek eskubidea lortu zuten merkatua egiteko eta kai bat eraikitzeko.

1320ko apirilaren 6an Eskoziako parlamentua abadian bildu zen eta Arbroatheko Aldarrikapenaren bidez Eskozia Erresuma Independentea sortu zen. Eskoziako Erlijio Erreformaren ondoren abadia bertan behera utzia izan zen. 1590tik aurrera bertako harriak Arbroatheko etxeak eraikitzeko erabili ziren harik eta 1815ean eraikinaren hondarrak babesteko araua atera zen arte.

2005ean Gizateriaren Ondare izateko ahaleginak egiten ari dira eta 2010an aurkeztu egin zuten. oraindik ez du titulua lortu.

Deskribapena aldatu

Hareharri gorriz eraikia dago. Gurutze itxurako oinarriak 84 metrotako luzera eta 49 metrotako zabalera dauka. Eraikineko leiho borobila gauez piztu egiten dute marinelentzako itsasargia izan dadin. Round O izenarekin ezagutzen da.

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu