Gertrude Elles

britainoiar geologoa

 

Gertrude Elles
Bizitza
JaiotzaWimbledon1872ko urriaren 8a
Herrialdea Erresuma Batua
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua  1927ko apirilaren 12a)
HeriotzaHelensburgh1960ko azaroaren 18a (88 urte)
Hezkuntza
HeziketaNewnham College (en) Itzuli
Trinity College Zientzietako doktore
Doktorego ikaslea(k)Dorothy Hill
Hizkuntzakingelesa
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakgeologoa, paleontologoa eta research fellow (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)Newnham College (en) Itzuli
Jasotako sariak

Gertrude Lilian Elles (Wimbledon, Londres, 1872ko urriaren 8a -1960ko azaroaren 18a) britainiar geologo, paleontologo eta unibertsitateko irakaslea izan zen, graptolitoen bilakaerari eta sailkapenari buruzko ikerketagatik ezagunagoa.[1][2]

Bere lanik ezagunena, Monograph of British Graptolites, Paleontologian erreferente izan zen urte askoan.[2]

Biografia

aldatu

Gertrude Elles 1872ko urriaren 8an jaio zen Wimbledonen, Londresen, guraso eskoziarren alaba. Wimbledon High Schoolen ikasi zuen eta ondoren Cambridgeko Unibertsitateko Newnham Collegen, 1895ean Natur Zientzietan ohoreekin graduatuz.[3][4] Dublinera bidaiatu zuen doktoretza titulua lortzeko 1905ean, Cambridgeko Unibertsitatea ez baitzen emakumeei tituluak ematen ari. 1904 eta 1907 artean, Cambridgeko Unibertsitatearen, Oxfordeko Unibertsitatearen eta Dublingo Trinity Collegearen arteko akordio bat ezarri zen Cambridge eta Oxfordeko emakume lizentziadunei Irlandako doktoretza tituluak emateko.[1]

Ellesek Ethel Woodekin (geroago Ethel Shakespear) lan egin zuen Charles Lapworthen begiradapean. Woodekin batera Monograph of British Graptolites lana sortu zuen, non graptolitoei buruzko ikerketaren aurkikuntzen berri eman zuten. Woodek egin zituen ilustrazioak, Ellesek deskribapenak eta Lapworthek lagundu zien sarrerarekin. Monografia hau, 1901etik 1918ra bitarteko zatietan argitaratu zena, urte askotan zehar erreferentziazko lan paleontologiko bihurtu zen.[2] Gales eta Ingalaterrako iparraldeko graptolito generoekin egindako lanaren ondorioz, Ellesek Londresko Elkarte Geologikoaren Lyell Funtsa lortu zuen 1900ean, baina ezin izan zuen jaso, emakumeak ezin baitziren bileretara joan. Geologia Elkarteko lehen emakumezko bekadunetako bat izan zen 1919an eta urte horretan bertan Murchison domina jaso zuen.[5]

Sedgwick Clubeko kide aktiboa izan zen, Cambridgeko Unibertsitateko elkarte geologiko ofiziala, eta berebiziko garrantzia izan zuen klubaren funtzionamenduan.[6][7] Britainiar Inperioko Ordenako (MBE) kide izendatu zuten 1919an, Lehen Mundu Gerran Gurutze Gorriarekin egindako lanagatik; Zientziaren Aurrerapenerako Britainiar Elkarteko presidente izan zen 1923an;[3] eta Cambridgen irakasle laguntzaile postua lortu zuen lehen emakumea izan zen 1924an.[5] Eskolak ematen eta ikerketa egiten jarraitu zuen 1938an erretiratu zen arte. 1938an irakasle emeritu izendatu zuten eta ikasleak gainbegiratzen jarraitu zuen.

Ez zen inoiz ezkondu eta ez zuen haurrik izan. Bere azken urteak Eskozian eman zituen eta bertan hil zen 1960ko azaroaren 18an.[5]

Argitalpenak

aldatu

Graptolitoei buruz egindako ikerketen ondoriozko argitalpenak liburu batean bildu ziren:

  • Elles, G. L. & Wood, E. M. R. 1901–1918. Monograph of British Graptolites. Parts 1– 11. Paleontological Society, London, Monographs, 1 – 539

Egilea edo koegilea den beste artikulu batzuk hauek dira:

  • Elles, G. L. 1909. The relation of the Ordovician and Silurian rocks of Conway (North Wales). Quarterly Journal of the Geological Society, London, 65, 169–194.
  • Elles, G. L. 1922. The graptolite faunas of the British Isles. Proceedings of the Geologists' Association, 33, 168–200
  • Elles, G. L. 1922. The Bala country: its structure and rock succession. Quarterly Journal of the Geological Society, London, 78, 132–175.
  • Elles, G. L. & Slater, I. L. 1906. The highest Silurian rocks of the Ludlow district. Quarterly Journal of the Geological Society, London, 62, 195– 221.
  • Elles, G. L. & Wood, E. M. R. 1895. Supplementary notes on Drygill Shales. Geological Magazine, 2, 216–249.
  • Elles G. L. (1904). Some graptolite zones in the arenig rocks of wales. Geological magazine.
  • Elles G. L. (1931). The study of geological maps. (second edition.).
  • Strachan I. Elles G. L. & Wood E. M. R. (1971). A synoptic supplement to "a monograph of british graptolites by miss g.l. elles and miss e.m.r. wood". Palaeontographical Society.
  • Elles G. L. (1898). Collected papers. Retrieved December 11 2022 from http://catalog.hathitrust.org/api/volumes/oclc/25765694.html.

Sariak eta aintzatespenak

aldatu
  • Cambridgeko Natur Zientzietako Triposen ohorezko gradua 1895ean.
  • Londresko Geological Society-ko Lyell Funtsa jaso zuen 1900ean graptolitoetan egindako lanagatik.
  • Trinity College Dublineko lizentziatura jaso zuen 1905ean.[7]
  • 1919an Geological Societyko lehen emakumezko kideetako bat izan zen, eta urte berean bere Murchison domina irabazi zuen.[3][8]
  • Lehen Mundu Gerran Gurutze Gorriarekin egindako lanagatik MBE bat eman zioten 1920an.[5]
  • Britainiar Elkarteko presidentea izan zen 1923an.[5]
  • 1924an Cambridgen readership postu bat lortu zuen lehen emakumea.
  • 2018an, Paleontologia Elkarteak 'The Gertrude Elles Award' aurkeztu zuen paleontologiaren arloan kalitate handiko konpromisoa sustatzeko.[4]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b (Ingelesez) Higgs, Bettie; Jackson, Patrick N. Wyse. (2007-01). «The role of women in the history of geological studies in Ireland» Geological Society, London, Special Publications 281 (1): 137–153.  doi:10.1144/SP281.9. ISSN 0305-8719. (Noiz kontsultatua: 2024-07-28).
  2. a b c (Gaztelaniaz) Stadler, Marta Macho. (2022-10-08). «Gertrude Lilian Elles, geóloga» Mujeres con ciencia (Noiz kontsultatua: 2024-07-28).
  3. a b c (Gaztelaniaz) Stadler, Marta Macho. (2023-07-25). «Gertrude Lilian Elles: la lectora de las piedras» Mujeres con ciencia (Noiz kontsultatua: 2024-07-28).
  4. a b (Ingelesez) «Legends of Rock: Gertrude Elles | The Palaeontological Association» www.palass.org (Noiz kontsultatua: 2024-07-28).
  5. a b c d e (Ingelesez) Burek, Cynthia V.; Higgs, Bettie; London, Geological Society of. (2007). The Role of Women in the History of Geology. Geological Society of London ISBN 978-1-86239-227-4. (Noiz kontsultatua: 2024-07-28).
  6. «The Sedgwick Club» sedgwickclub.soc.srcf.net (Noiz kontsultatua: 2024-07-28).
  7. a b (Ingelesez) sarah. (2019-06-25). «100 years of female Fellows: Gertrude Lilian Elles» The Geological Society Blog (Noiz kontsultatua: 2024-07-28).
  8. Burek, Cynthia V.. (2009-01-01). «The first female Fellows and the status of women in the Geological Society of London» Geological Society of London Special Publications 317: 373–407.  doi:10.1144/SP317.21. (Noiz kontsultatua: 2024-07-28).