Trinity College (Dublin)

Trinity College, Dublin
The College of the Holy and Undivided

Trinity of Queen Elizabeth near Dublin
Colaíste na Tríonóide, Baile Átha Cliath
Coláiste Thríonóid Naofa Neamhroinnte na
Banríona Eilís gar do Bhaile Átha Cliath

Collegium Sanctae et Individuae Trinitatis Reginae Elizabethae juxta Dublin

AkronimoaTCD
Ezarpena 1592an Elisabet I.a Ingalaterrakoak
Mota Hirugarren Maila
Funtzionarioak2.676
ErrektoreaJohn Hegarty
Irakasleak828
Ikasleak15.492 (2007)
Graduaurrea10.689 (2007)
Graduondoa4.803 (2007)
AfiliazioaDU
Coimbra Group
AMBA
KokapenaIrlandako Errepublika Dublin
Irlandako Errepublika
HelbideaCollege Green
Dublin 2
Koordenatuak
Trinity College (Dublin) is located in Irlandako Errepublika
Trinity College (Dublin)
Trinity College (Dublin)
Trinity College (Dublin) (Irlandako Errepublika)
Webgunea http://www.tcd.ie

Trinity College, Dublin (TCD; irlanderaz Colaíste na Tríonóide) edo era formalean College of the Holy and Unidivided Trinity of Queen Elizabeth near Dublin (euskaraz Dublindik hurbil den Elisabet Erreginaren Trinitate Santu eta Banaezinaren Unibertsitatea), 1592an Elisabet I.ak sortu zuen eta Dublingo Unibertsitatea osatzen duen ikastetxe bakarra da, Irlandako unibertsitate zaharrena da. Trinity unibertsitatea College Green kalean dago, Irlandako Legebiltzar Etxeekin aurrez-aurre (gaur egun Bank of Ireland banketxearen egoitzak dira). Campusak 190.000 m²-ko azalera du), bertan hainbat eraikin erakargarri daudelarik, bai zahar nahiz berriak, patio handien eta bi joko zelaien inguruan kokatuta daudelarik.

Unibertsitate honen liburutegian Kellseko liburu ospetsua gordetzen da, bertan bisitarientzat ikusgai dagoelarik.

Historia

aldatu

Dublingo lehenengo unibertsitatea Aita Santuak sortu zuen 1311ean eta Erreforma Protestanterarte iraun zuen. San Patrizio katedralean biltzen ziren dublindar batzuk lortu zuten 1592an Elisabet I.aren aldetik All Hallows monasterioan Dublingo Unibertsitate berria eratzeko baimena.

XVIII mendea lasaia izan zen Irlandan eta Trinity Collegek garatzeko aukera izan zuen, nahiz eta Protestanteen unibertsia baino ez zen. Parlamentua oso gertu zegoen eta dirulaguntza handiak eman zizkion. Lehenengo eraikina 1712an hasi zuten, Liburutegi zaharra, eta honi inprentak eta jangelak jarraitu zioten. 1793an katolikoek sartzeko aukera lortu bazuten ere 1972 arte ia erabat protestantea izaten jarraitu zuen Trinity Collegek.

XIX mendean Collegeak (fakultateak) sortu ziren, lehenengoa Legegintza, eta ondoren Medikuntza eta Ingeniaritza, besteak beste. XX mendea hastearekin batera (1904ean) emakumeak onartu ziren Trinity Collegen.

Eraikinak

aldatu
  • Trinity Collegeko Liburutegi Zaharra (Old Library): Eraikinik zaharrena da, 1732koa hain zuzen ere. 200.000 liburu zahar, marmolezko bustoak eta Irlandako arparik zaharrena dauzka. gela luze ikusgarriak 64 metrotako luzera du.
  • Kanpaidorrea (Campanile): 30 metrotako kanpai dorrea da. 1853an eraiki zuen Sir Charles Lanyon arkitektuak.
  • Altxorra (Treasury): Bertan dago Kellseko liburu ospetsua.
  • Azterketa Gela (Examination Hall): 1791ean Sir Williams Chambersek diseinaturiko gela.
  • Enparantzak: Parliament Square, Fellow's Square eta New Square.

Ikasle ezagunak

aldatu

Ikus gainera

aldatu

Iruditegia

aldatu

Kanpo estekak

aldatu