Gerea
Gerea Mallabiko auzoetako bat da. 394 metroko altueran dago, Oiz mendiaren lehen maldetan. Artibai ibaiaren goiko arroan dago, eta Ziortza-Bolibargo udalerriaren mugakidea da.
Gerea | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Bizkaia |
Udalerria | Mallabia |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°13′14″N 2°33′11″W / 43.22056°N 2.55306°W |
Garaiera | 394 metro |
2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 81 biztanle ditu.
Historia
aldatu- 1558ko azaroaren 14an Adrian martiriaren baseliza parrokia izatera pasatzen da.[1]
- 1559: Gerearrak Bolibarko Tomas deunaren elizara, urtean behin, oferendak eraman eta meza entzuteko akordioa hartu zen.
- 1747: Ziortzako abatak eta Gerearrek izandako epaian, Nuntzioak emandako sententziaren bidez Gereako elizaren hamarrenak Ziortzako monasterioak gozatuko zituen.
- 1783: Francisco Tomas de Anchia, "Longa" jeneralaren jaiotza, Longa baserrian. 1808ko Espainiako Gudan parte hartu zuen Napoleonen ejerzitoaren aurka.
- 1964: Mikel Zarate euskal idazle ospetsua Gereako apaiz izendatua.
Demografia eta biztanleria
aldatu2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 |
---|---|---|---|---|---|---|---|
78 | 77 | 74 | 76 | 74 | 81 | 83 | 81 |
Erreferentziak
aldatu- ↑ E.J de Labayru: Historia General del señorio de vizcaya, T.IV, 326.orr
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau Bizkaiko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |