Georgi Dobrovolski

sobietar kosmonauta
Georgy Dobrovolski» orritik birbideratua)

Georgi Timofeievitx Dobrovolski (errusieraz: Гео́ргий Тимофе́евич Доброво́льский; Odesa, Ukrainako SESF, 1928ko ekainaren 1a - Kanpo-espazioa, 1971ko ekainaren 30a) sobietar pilotu eta kosmonauta izan zen. Liudmila T. Steblevarekin ezkondua, honekin bi alaba izan zituen: Marina (1959an jaioa) eta Natalia (1967an jaioa).

Georgi Dobrovolski

Bizitza
JaiotzaOdesa1928ko ekainaren 1a
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
HeriotzaSoiuz 11 eta Lurraren orbita baxu1971ko ekainaren 30a (43 urte)
Hobiratze lekuaKremlingo harresiko nekropolia
Heriotza moduaistripuzko heriotza: Hipoxia
Deskonpresio-sindromea
Hezkuntza
HeziketaGagarin Aire Armadaren Akademia 1961)
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakastronauta eta hegazkinlaria
Jasotako sariak
Graduapodpolkovnik (en) Itzuli
Astronauta
MisioakSoiuz 11
Misioen entseina(k)Soiuz 11
Denbora espazioan34.221 minutu
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista

Find a Grave: 8713882 Edit the value on Wikidata

Moskutik gertu dagoen Moninoko Aire Armadako Akademian graduatu zen 1961ean. Sobietar Aire Armadan teniente-koronel maila izatera iritsi zen.

Kosmonauta Kidegoan 1963ko urtarrilak 8an sartu zen Aire Armadako 2. taldean. Orduan hasi eta 1965eko urtarrilak 21 arte entrenatu zen, ordutik aurrera misioren bat noiz emango zain egon zelarik. Soiuz 4ko bigarren erreserbako tripulatzailea izan zen (1969ko urtarrilaren 24an jaurti zena), eta 1971ko apirilaren 22an jaurti zen Soiuz 10eko erreserbako bigarren tripulazioko kide ere izan zen.

Azkenean, Soiuz 11 misioa eman zioten, non espazioko egonaldiko errekorra lortu zen, eta lehen aldiz espazio estazio batean bizi izan zen, Saliut 1 izenekoa kasu honetan. Alabaina, kosmonautak, espazio jantzirik ez zeramatenez, hil egin ziren ontzia lurrerako itzuleran despresurizatu zenean.

Bere omenez izendatu ziren Kaluga hiriko kale bat, Odesako etorbide eta eskola bat eta 1789 Dobrovolsky asteroidea.

Kremlingo harresiko nekropolian dago lurperatuta, kutxa batean. Leninen Ordena jaso zuen, baita Sobietar Batasuneko heroi titulua ere.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Georgi Dobrovolski Aldatu lotura Wikidatan