Georges Prêtre
Georges Prêtre (Waziers, 1924ko abuztuaren 14a - Navès, Tarn, 2017ko urtarrilaren 4a) frantziar orkestra-zuzendaria izan zen.
Georges Prêtre | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Waziers, 1924ko abuztuaren 14a |
Herrialdea | Frantzia |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Castres eta Navès, 2017ko urtarrilaren 4a (92 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Suzanne Lefort |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Parisko Kontserbatorioa Regional Conservatoire of Douai (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Irakaslea(k) | Maurice Duruflé |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | orkestra zuzendaria |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | |
Izengoitia(k) | Georges Dhérain |
Genero artistikoa | musika klasikoa |
Diskoetxea | EMI |
Tronpeta eta konposizioa Parisko Kontserbatorioan ikasi zituen. Ondoren, orkestra-zuzendaritza ikasten hasi zen, André Cluytensekin batera. Berehala, errepertorio lirikoari lotu zitzaion, eta Frantziako opera-antzokietan zuzendari aritu zen, Marseillan, besteak beste. Okzitaniako Tolosako Capitoleko musika-zuzendaria izan ondoren (1951-1955), Opera Komikoko zuzendari jardun zuen 1956tik 1959ra.
Estatu Batuetan, Chicagon egin zuen debuta, eta, gero, 1960an, Parisko Operako zuzendaria izan zen. 1962an, Londresko Orkestra Filarmonikoko zuzendari titular izendatu zuten. Horretaz gainera, antzoki nagusietara gonbidatu dute: Londresko Covent Garden, New Yorkeko Metropolitan Opera, Milango Scala eta Vienako Operara. Maria Callasen zuzendari izan zen behin baino gehiagotan, eta harekin grabatu zituen Giacomo Pucciniren Tosca eta Georges Bizeten Carmen. XIX. mendeko frantses eta italiar errepertorioa landu du, batez ere.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.