George B. McClellan

George Brinton McClellan» orritik birbideratua)

George Brinton McClelland (Filadelfia, 1826ko abenduaren 3a - West Orange, New Jersey, 1885eko urriaren 29a) estatubatuar jeneral, ingeniari, idazle eta politikaria izan zen.

George B. McClellan

New Jerseyko Gobernadorea

1878ko urtarrilaren 15a - 1881eko urtarrilaren 18a
Joseph D. Bedle (en) Itzuli - George C. Ludlow (mul) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakGeorge Brinton McClellan
JaiotzaFiladelfia1826ko abenduaren 3a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaOrange (en) Itzuli1885eko urriaren 29a (58 urte)
Hobiratze lekuaRiverview Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
AitaGeorge McClellan
AmaElizabeth Brinton
Ezkontidea(k)Ellen Marcy McClellan (en) Itzuli
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
HeziketaEstatu Batuetako Akademia Militarra
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakofizierra, diseinatzailea, idazlea eta army officer (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Zerbitzu militarra
Adar militarraUnion Army (en) Itzuli
Ameriketako Estatu Batuetako Armada
Graduamaior jeneral
Parte hartutako gatazkakAmeriketako Estatu Batuetako Gerra Zibila
Estatubatuar-Mexikar Gerra
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaPresbiterianismoa
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata

Find a Grave: 2765 Edit the value on Wikidata

West Pointeko Akademian ikasi zuen eta Estatubatuar-Mexikar Gerran esku hartu zuen. 1848ko gerra amaitzean, armada utzi eta trenbideetako ingeniari izan zen.

Armadara itzuli zen Estatu Batuetako Gerra Zibila hasi zenean, Batasunaren bandoari zerbitzatzeko, eta jeneral mailara igo zuten. Zeregin garrantzitsua izan zuen ondo trebatutako eta diziplinatutako armada bat osatzen, Potomaceko Armada izenekoa.

1862ko uztailean armadaren erasoaldia zuzendu zuen hego-ekialdeko Virginian, ekialdeko lehen erasoaldi handian. Antietamgo guduan parte hartu zuen, Iparreko garaipenarekin amaitu zena.

Abraham Lincoln presidentearekin zituen harremanak mesfidatiak izan ziren eta Lincolnek kargutik kendu zuen Antietameko guduaren ondoren. Ez zuen beste armadarik zuzendu.

Alderdi Demokrataren hautagaia izan zen 1864ko hauteskunde presidentzialetan, non Lincolnen aurka galdu zuen. Ondoren, New Jerseyko gobernadorea izan zen 1878tik 1881era.

Politika utzi ondoren, idazteari ekin zion, eta Gerra Zibilean egindako lana defendatu zuen.

Idazlanak

aldatu