Gaztelu Zahar gaztelua

eraikitako euskal ondare nabaria Irunen

Gaztelu Zahar gaztelua Gipuzkoako Irun udalerrian kokatzen den antzinako gaztelua da.

Gaztelu Zahar gaztelua
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaIrun
Koordenatuak43°20′25″N 1°46′00″W / 43.34039°N 1.76662°W / 43.34039; -1.76662
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVI. mendea
Arkitektura
Ondarea
EJren ondarea25

1997an Eusko Jaurlaritzak Balizko Arkeologia Guneen Aurretiazko Aitorpena egin zion[1] eta 2010ean euskal Donejakue Bidearen zatiaren Monumentu Multzoaren zerrendan sartu zuen, Kultur Ondasun Sailkatua izateko espedientea hasiz[2].

Historia

aldatu

1518an eraiki zuten Fernando II.a Aragoikoak muga nafar-frantziarren erasoen aurka defenditu nahi zuelako. Bide batez, artilleriako tresna astunak igarotzeko pasabide bakarra zaintzen zuen.[3]. Gazteluak Behobia auzoa zuen kontrolpean eta orduan harresirik ez zuen Irun herria defendatzeko ere balio zuen. 1539an eraitsi zuten Karlos I.a Espainiakoak nafarrek Erresuma berreskuratzeko erabil ez zezaten. XVII. mendean toki berean eraikitzeko proposamenak izan ziren, baina birgaitze eta gotortze lanak izan ziren 1719 urtean Ondorengotza Gerraren ondorioei lotuak.[4].

Ezaugarriak

aldatu

Barne aldeko hormen egitura eta bastioietako baten traza besterik ez da mantentzen. Eraiki zenean oinplano triangeluarra zuen, angelu edo iskin bakoitzean kubo batekin eta hauetako baten gainean dorre bat zuen[5].

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa