Gauaren erregina (erliebea)
Gauaren erregina, Burney erliebea ere deitua, Mesopotamiako terrakotazko goierliebe bat da, Paleobabiloniar garaian egindakoa, K.a. 1800-K.a. 1750 artean. Ixtar, Erexkigal edo Lilitu izan litekeen jainkosa baten irudikapena da.
Gauaren erregina (erliebea) | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Sorrera-urtea | K.a. XIX. mendea |
Jatorrizko herrialdea | Babiloniar Inperioa |
Honen izena darama | Sydney Burney (en) ![]() ![]() |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | Terrakota eta fire clay (en) ![]() |
Dimentsioak | 49,5 (![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Hizkuntza | hizkuntza edukirik gabea |
Egile-eskubideak | jabetza publiko eta jabetza publiko |
Deskribapena | |
Honen parte da | Isin-Larsa period (en) ![]() |
Kokapena | |
Lekua | British Museum |
Bilduma | British Museum eta British Museum |
Inbentarioa | 2003,0718.1 |

Historia Aldatu
Erliebea Iraken hegoaldetik dator; han siriar negoziogizon batek eskuratu zuen 1924an. Ingalaterrara heldu zen, eta 1935an Sydney Burney izeneko zaharki salerosleak erosi zuen. Norman Colville-ren bildumara pasa zen eta, ondoren, japoniar batek erosi nahi izan zuen. Gobernu britarriarrak herrialdetik ateratzeko asmoa ez zuen onartu eta British Museumen gorderik gelditu zen. Azkenik, 2003. urtean erakunde horrek erosi zuen.[1]
Ezaugarriak Aldatu
- Garaiera: 49,500 zm.
- Zabalera: 37 zm.
- Lodiera: 4.8 zm (gehienez)
- Gaia: terrakota.
Deskribapena Aldatu
Erliebean emakume bat biluzik ageri da. Hegoak ditu baina beheruntz begira; horrek lurreko munduaren jainkosa dela adierazten du. Buruan adardun burugainekoa du; adarrak oso ohikoak ziren Mesopotamiako jainkoen irudietan. Eskuan soka bat du, zuzenbidearen ikurra. Oinak hegazti harraparien atzaparren modukoak dira. Erreginaren oinak bi lehoien gainean daude. Alboetan bi hontz zuri ikusten dira.
Esanahia Aldatu
Erliebearen interpretazioa ez dago garbi. Jainkosaren identitate desberdinak azaldu dute espezialistek; hauek dira zabalduenak:
- Ixtar, maitasunaren eta gerraren, sexuaren eta emankortasunaren jainkosa.
- Erexkigal, azpimunduaren jainkosa Mesopotamiako mitologian.
- Lilitu, deabru-emea, Toran Lilith gisa agertzen dena.
Erreferentziak Aldatu
- ↑ Frankfort, Henri (1937). "The Burney Relief". Archiv für Orientforschung. 12: 128–135.
Kanpo estekak Aldatu
- (Ingelesez):British Museumeko webguneko fitxa.