Gartzia
Gartzia euskal jatorriko abizena da, gaztelerazko idazkerarekin (García) oso ohikoa Espainian ere, eta horrexegatik askok euskarazkotzat hartzen ez dutena. Euskaltzaindiak TZ-rekin idazteko gomendioa ontzat eman zuen 1994an, eta 1998an Euskal deituren izendegian sartu zuen[1].
Historikoki, euskarazko edo gaztelaniazko testuak agertu baino lehenagoko latinezko testuetan ere agertzen da deitura maiz, eta lehen aipuak Nafarroako Erresumakoak dira, 789. urtekoak eta Nafarroa Beherean, hain zuzen[2].
Deiturak badu ponte-izen gisako parekidea euskaraz: Gartzea.
Etimologia
aldatu20. mendearen hasieran Ramón Menéndez Pidal eta Antonio Tovar hizkuntzalari espainiarrek deituraren etimologia euskaran aurkitu behar zela uste zuten; baina, iturria hartz animalia izenean zetzala pentsatu zuten[2], (h)artz 'hartza', Bertsio zahaztuan (h)artzea da; eta antzinako forma kartzea izanen zukeen.
Uste hori okerra dela uste dute geroagoako etimologia adituek, eta abizenaren forma zaharragoan, Garzea/Gartzea, gaztea hitza dagoela pentsatzen dute. Alfonso Irigoienek defenditu zuen bereziki ideia hau[2]. Horretara, latinezko Iuvenis, frantsesezko Lejeune, italierazko Giovane, ingelesezko Young edota alemanezko Jung deituren parekoa da.
Badira Gartziaren kognate gaskoiak, Gassie eta Gassion bezalakoak (Biarn, Gassio XIV. mendea, [10] Edith Piafen benetako izena, Edith Gassion jaioa).
Bertze teoria batzuen arabera, García germaniar jatorrikoa da eta gerretatik gerlari gaztea edo garxa eta garcha hitz bisigotikoak (printze graziatsua) atera daitezke.
Aldaketak
aldatuAldaketa edo bariazio nagusiak, alfabetikoki, hurrengo hauek:
- Gacía.
- Gacías.
- Gació.
- Gaciot.
- Garcea.
- Garcés.
- Garces.
- Gárcez.
- Garceller.
- Garci.
- Garcia.
- Garcías.
- Garcias.
- Garsea.
- Garseand.
- Garsés.
- Garses.
- Garsinde.
- Gartzea.
- Gartzes.
- Gartzia.
- Garzea.
- Garzia.
- Garzón (kasu jakin batzuetan).
- Gasía.
- Gassía.
- Gassías.
- Gaztea.
Abizenak zenbait izen konposatu ditu Arabar jatorria dutenak: García de Vicuña, García de Madinabeitia, García de Zúñiga, García Orobio o García de Guinea aunque también hay compuestos de origen castellano como García de Barbón, García de Burunda, García Zapien, García de Camargo, García de la Lama, García de Quesada, García de la Vega, García de León, García Yáñez, García de Vinuesa, García San Miguel, García Sañudo, García Salgado, García de Olmos o García Huidobro.
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Gartzia - Deiturak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-08-24).
- ↑ a b c «Gartzia (Garzia, García) euskal deitura dela eta - JAGONET galde-erantzunak» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-08-24).