Gartzea
Datuak | ||
---|---|---|
Sexua | Gizonezkoa | |
Jatorria | Euskalduna | |
Antzeko izenak | Gartze, Gastea, Gartzi eta Gartzia |
Gartzea euskarazko gizonezko ponte-izena da. Bere gaztelerazko idazkeran (García) oso ohikoa da Espainian deitura gisa, baina euskal jatorriko izena da[1]. Abizen gisa, ordea, Gartzia forma hobesten du Euskaltzaindiak[2].
Historia
aldatuNafarroako hainbat erregeren izena izanik, nahiko famatua izan zen Erdi Aroan[3].
Gartzearen Erdi Aroko patronimikoa Garzeitz zen[4] eta Gartxot bere hipokoristikoa[5].
Beste hizkuntzetan
aldatu- Gaztelaniaz: García
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Gartzia (Garzia, García) euskal deitura dela eta - JAGONET galde-erantzunak» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-08-25).
- ↑ «Gartzia - Deiturak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-08-25).
- ↑ Euskaltzaindia: "Gartzea", Euskal Onomastikaren Datutegia.
- ↑ Patxi Salaberri. (2003). Euskal deiturategia: patronimia. Bilbo: UEU.
- ↑ Euskaltzaindia: "Gartxot", Euskal Onomastikaren Datutegia.
- ↑ Euskaltzaindia: "Gastea", Euskal Onomastikaren Datutegia.