Artikulu hau margolanari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Garrote».

Garrotea, (katalanez: Garrot vil) Ramon Casas margolari katalanaren lan ospetsua da. 1894an egina, Madrilgo Sofia Erregina Museoan ikus daiteke. Bertan, 1893an publikoki egin zen preso baten garrote bidezko hilaraztea, Aniceto Peinadorrena alegia, jasotzen da, kronika historikoaren moduan.

Garrotea
Jatorria
Sortzailea(k)Ramon Casas
Sorrera-urtea1894
MugimenduaArt Nouveaua
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak127 (altuera) × 166 (zabalera) cm
Egile-eskubideakjabetza publiko
Kokapena
LekuaSofia Erregina Museoa
Pradoko Museoa
Museum of Modern Art, Madrid (en) Itzuli
BildumaSofia Erregina Museoa
InbentarioaAS11076

Historia

aldatu

Lan hau margolari katalanak Arte Ederren Espainiako Erakusketan aurkeztu zuen, 1895an. Erakusketa horretan hirugarren domina eskuratu zuen eta, arauen arabera, estatuak erosi zuen. Hasiera batean Arte Modernoaren Museoan kokatu zen. Handik, 1971an, Pradoko Museora eraman zuten eta, azkenik, 1995ko Erret Dekretuaren arabera Sofia Erregina Museora.

Gaia historikoa da. 1892an Aniceto Peinador, hemeretzi urteko gaztea, garrote sistemaren bidez, publikoa hilarazia izan zen. Peinador enkuadernatzaile eta poesiazalea zen; beste lagun batekin ezagun bati lapurtu nahi izan zioten eta horretarako, 1890eko azaroaren 9, atari batean sartu zuten. Borrokoan Peinadorrek nahi gabe bere laguna eta biktima, Ramon Roig, sastakatu zituen. Peinadorri heriotza zigor ezarri zioten eta hori da margolanean ikusten dena. Garrotea Bartzelonako Reina Amalia espetxearen ondoan kokatu zuten, gaur egungo Folch i Torres plazan, eta han 1892ko uztailaren 12an hil zuten hiltzaile gaztea. Hilarazteak erreperkutsio handia izan zuen zeren eta hamasei urtetan garrotea ez zen erabili Bartzelonan eta urte hartan bi pertsona hilabete gutxi batzuen aldean hil egin zituzten.[1]

Casasek zuzeneko apunteak hartu zituen. Une hartan 24 urte zituen eta auzitegi medikuaren laguna zen. Azken hilarazi publikoa 1897an egin zen; handik aurrera heriotza zigorra intimitaten aplikatu zen.

Azterketa

aldatu

Azkeneko urtetan margolariak batez ere erretratuak eta emkumeak margotu bazituen ere, lan honekin jendetzaren irudietara itzuli zen. Margolan honetan gertaera zehaztasun handiaz erreproduzitu zuen, benetako kronika eginez. Lan honetan ez dago salaketa egiteko inongo asmorik, gertaerak haien gogortasun guztiaz ondo jasotzeko asmoa baizik, ia argazki bat izango balitz bezala. Adibidez, kondenatuari, borrero eta apaizen artean, ez zaio bereziki ikusten eta erdian dagoen zuhaitza hortxe mantendu zuen nahiz eta eszena ondo ikusteko oztopo bat izan; dena dela, zuhaitz horrek erreferentzia espaziala ondo markatzen du, bestetik. Azken buruan, margolariaren asmoa gu gertaeren testigu izatea da.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu

(Gaztelaniaz)ː Sofia Erregina Museoaren webguneko fitxa.