Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusia

Euskal Autonomia Erkidegoko arlo judizialeko erakunde gorena

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusia, edo EAEJAN, Espainiako Justizia Administrazioak Euskal Autonomia Erkidegoan duen justizia-organo gorena da. Auzitegiaren egungo presidentea Juan Luis Ibarra da.

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusia
Datuak
MotaEspainiako justizia auzitegi gorena
HerrialdeaEspainia
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1989
webgune ofiziala

Alor zibilean, zigor-alorrean eta administrazioarekiko auzien eta laneko arloen gainean du eskumena. Hiru aretotan banatzen da. Auzitegiko Presidentea dago, eta sala bakoitzarentzat Presidente bat. Halaber, arlo bakoitzak bere Presidentea du eta sala guztiak hainbat magistratuk osatzen dute.

« Euskal Autonomia Erkidegoko jurisdikzio organoen konpetentzia ondoko hauetara hedatzen da:
  • Zibil mailan instantzia eta gradu guztietara, Euskadiko Zuzenbide Zibil Foralaren gaietan kasazio eta berrikusketazko errekurtsoak barne direlarik.
  • Gaztigatzeko eta sozial mailan, instantzia eta gradu guztietara, kasazio eta berrikusketazko errekurtsoak izan ezik.
  • Kontentzioso-administratibo mailan eta Autonomia Erkidegoak legegintza exklusiboa dueneko gaietan

instantzia eta gradu guztietara, beraiek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak diktaturikoak izanez gero, eta lehen instantzian, aldiz, Estatuko Administrazioak diktaturikoak baldin badira.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko organo judizialen arteko konpetentzi arazoetara.
  • Jabegoaren Erregistroetan sarrera eduki behar duten Euskal Zuzenbide bereziaren dokumentuen kalifikapenari buruzko errekurtsoetara. Autonomia Estatutuaren 14. artikulua[1]
»

Plazen banaketa lehiaketa bidez egiten da, Estatu mailako arau orokorrei jarraituz:

« Magistratu, Epaile eta Idazkarien izendapena Botere Judizialaren eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko Lege Organikoetan aurrikusten den bezalaxe egingo da, Euskal Zuzenbide Forala eta euskara ezagutzen dutenei lehentasuna emanez, izatasuna eta auzotasuna dela eta, salbuespenik egin gabe. Autonomia Estatutuaren 35.1 artikulua[1] »

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu