Galdakao-Usansolo Ospitalea

ospitalea Espainian
Galdakaoko Ospitalea» orritik birbideratua)

Galdakao-Usansolo Ospitalea Osakidetzaren sareko ospitale bat da, Galdakao udalerriko Usansolo auzoan kokatua dagoena eta Bizkaiko barrualdeari zerbitzu ematen diona. Ospitalea Barrualde-Galdakao Erakunde Sanitario Integratuaren parte da, Gernika-Lumo Ospitalearekin batera.

Galdakao-Usansolo Ospitalea
Osakidetza
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaGaldakao
Koordenatuak43°13′24″N 2°49′05″W / 43.2233°N 2.8181°W / 43.2233; -2.8181
Map
KudeatzaileaOsakidetza
Kontaktua
HelbideaBarrio Labeaga, 46A
E-postamailto:osi.barrualde-galdakao@osakidetza.eus
Telefonoatel:+34-944-00-70-00
Webgune ofiziala

Ospitalean Osakidetzaren sare osoko hurrengo zerbitzu eta erakundeak daude:

  • Osatek (Irudi bidezko diagnostikoen Zentroa. Erresonantzia magnetikoa)
  • Euskadiko Farmakozainketako Unitatea
  • Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroa

Historia aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Euskal Herriko medikuntzaren historia»

Artatutako populazioa aldatu

Ospitaleak Bizkaiko ipar ekialdeko eskualdeen osasun beharrizanak asetzen ditu, Busturialdea, Durangaldea eta Lea-Artibai, Bermeo, Lekeitio eta Gernika herriak besteak beste.

Komunikabideak aldatu

Errepidea aldatu

Bilbotik  A-8  autobidea eta  N-634  errepideak hartuta irits daiteke, eta Gasteiztik  N-240  errepidea hartuta.

Ospitaleak guztira 1.048 aparkaleku plaza ditu, bi aparkalekutan banatuta, bata kanpo-kontsulten aurrean, eta bestea eraikinaren atzealdean kokatuta. Bestalde, Usansoloko geltokiaren ondoan ere aparkalekua dago, eta hortik ospitalera Euskotren Autobusa eragilearen anezka ibiltzen da.

Trena aldatu

Euskotrenen E1 (Bilbo - Donostia) eta E4 (Urdaibai) lineei dagokien Usansoloko geltokiak zerbitzu ematen dio ospitaleari. Geltokitik ospitalera Euskotren Autobusa eragilearen anezka ibiltzen da.

Autobusa aldatu

Bizkaibus zerbitzuaren hurrengo lineak ospitaletik pasatzen dira:

  • A3513 BILBO - Galdakao Ospitalea - GERNIKA - EA - LEKEITIO
  • A3523 BILBO - Galdakao Ospitalea - GERNIKA - AULESTI - LEKEITIO
  • A3641 Nerbioi Garaia - ARRIGORRIAGA - Galdakao Ospitalea
  • A3911 BILBO - Galdakao Ospitalea - LEMOA - DURANGO - ELORRIO
  • A3912 BILBO - Galdakao Ospitalea - LEMOA - DURANGO - ERMUA - EIBAR
  • A3915 BILBO - DURANGO - ONDARROA (Autobidetik)
  • A3917 BILBO - Galdakao Ospitalea - LEMOA - ZEANURI
  • A3925 BILBO - LEMOA - OTXANDIO - UBIDE
  • A3932 GALDAKAO - Metro Bolueta

Gainera, Euskotren Autobusa anezka bat ospitalera jarraitzen du:

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa