Galanperna zinabrio-kolore
Galanperna zinabrio-kolorea (Cystoderma cinnabarinum edo Cystodermella cinnabarina) Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da gomendatzen sukaldean erabiltzea.
Galanperna zinabrio-kolorea | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Agaricaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Cystodermella | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Cystodermella cinnabarina Harmaja, 2002 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus granulosus var. cinnabarinus | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Deskribapena
aldatuKapela: 3 eta 6 (8) cm bitarteko diametrokoa, kanpai formakoa. Gorri bizi (zinabrio gorria) kolorekoa edo laranja-adreilu kolorekoa, ezkata piramidal txikiez estalita.
Orriak: Zuriak edo krema-zuri kolorekoak, estu, eta estuak, hasieran itsatsi-biribilduak, ondoren oinetik bereizita.
Hanka: Zilindrikoa, erraboildun samarrekoa, 4 eta 6 cm bitarteko altuerakoa eta 0,4 eta 0,9 cm bitarteko lodierakoa. Oina bi zatitan banatzen duen eraztun zurixka eta furfurazeo bat du, goialdea zurbila eta behekoa kapelaren kolore berekoa. Egitura ezkatatsua eta haritsua du.
Haragia: Zurixka, zapore eta usain bereizgarririk gabea.[2]
Etimologia: Cystoderma terminoak azala anpuluekin edo garatxoekin dituela esan nahi du. Cinnabarinum epitetoa latinetik dator, zinabrioaren kolore, esan nahi duen "cinnabarinus" hitzetik. Bere koloreagatik.
Jangarritasuna
aldatuEz da gomendagarria, baina ez toxikoa.[3]
Nahasketa arriskua
aldatuPerretxiko eder bat da, bere kolore gorri-zinabrioagatik, zaila, beraz, nahastea. Cystoderma granulosum delakoak lehoi-gorri kolorea du. Cystoderma carcharias perretxikoarekin ere nahas daiteke.[4]
Sasoi eta lekua
aldatuUdazkenean, pinudien goroldio artean. Urria.[5]
Banaketa eremua
aldatuKanada, Ameriketako Estatu Batuak, Dominikar Errepublika, Europa, Errusia, Kazakhstan, Japonia.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 365 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 330 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 51 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 172 or. ISBN 84-282-0865-4..