Cystodermella granulosa
Cystodermella granulosa Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Toxiko samarra izan daiteke. Bere kolore arre-gorrixkak, kontrastea egiten du basoko goroldioarekin.
Cystodermella granulosa | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Agaricaceae |
Generoa | Cystodermella |
Espeziea | Cystodermella granulosa Harmaja, 2002 |
Basionimoa | Agaricus granulosus |
Sinonimoa: Cystoderma granulosum.
Deskribapena
aldatuKapela: 3 eta 6 cm bitarteko diametrokoa. Okre-arre kolorekoa edo gorri mate kolorekoa. Ganbila erdian titi batekin, pikortsua edo furfurazeo-pikortsua, pixka bat oxkarratua ertzean.
Orriak: Zurixka kolorekoak edo gorrixka oso zurbilak, itsatsiak, nahikoa estu eta orritxoekin.
Hanka: Nahiko sendoa, eraztun delikatua, iheskorra, kotoizkoa, ezkataz estalia, kapelaren antzeko kolorekoa, eraztunaren gainetik zertxobait zurbilagoa bada ere.
Haragia: Zurixka edo pixka bat horixka, desatsegin samarreko usaina du.[2]
Etimologia: Cistoderma terminoak, azala anpuluekin edo garatxoekin dituela esan nahi du. Granulosum epitetoa latinetik dator, pikortsua esan nahi duen "granulosus" hitzetik. Kapelaren dekorazioagatik.
Jangarritasuna
aldatuEz du interes gastronomikorik.[3]
Nahasketa arriskua
aldatuCystoderma cinnabarinum delakoarekin nahas daiteke, hau zinabrio kolore ederrekoa da. Cystoderma amianthinum espeziearekin ere bai, honek hori-okre kolorea du. Cystoderma carcharias gris-gorrixka edo haragi kolore zurbilekoa da.[4]
Sasoia eta lekua
aldatuBatez ere udan eta udazkenean, erretxinadun basoetan, beste mota bateko basoetan ere atera daiteke. Nahiko urria.[5]
Banaketa eremua
aldatuKanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Mexiko, Groenlandia, Islandia, Europa, Svalbard, Errusia, Kaukasia, Mongolia, Japonia, Hego Korea, Himalaiako eremua, Kongoko Errepublika Demokratikoa.[6]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 364 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 45 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia..
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 183 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ Cystodermella granulosa: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.